kultura
Otsailak 2 – uztailak 7
N. V. | EITB Media
Iruñeko antzokiak "Miñan", "Artea" eta "El hombre aro y la chica que buscaba a Lorca" Iluna Producciones nafar konpainiaren estreina programatuko ditu, besteak beste.
El Gayarre programará, entre otros, la comedia "Artea"
Udaberriak "formatu handiko antzerki, zarzuela, dantza, musika eta zirkuko 36 titulu" eramango ditu Gayarre antzokiko oholtzara otsailaren 2tik ekainaren 7ra.
Andres Lima, Claudio Tolcachir, Eduardo Vasco, Juan Mayorga, Mireia Gabilondo, Ramon Barea eta Ana Maestrojuan eszena zuzendariek beren lan berrienak eramango dituzte Gayarrera 2025eko lehen seihilekoan, eta horien eskutik etorriko dira Kukai, Telmo Irureta, Lola Herrera, Ramon Agirre, Jose Sacristan eta Blanca Portillo.
Sorpresak ere egongo dira, hala nola Rozalén abeslariaren debuta antzerki musikalean, Chavela Vargasena egiten, Iluna Producciones konpainia nafarraren antzezlan berriaren estreinaldi absolutua, El hombre aro y la chica que buscaba a Lorca Miguel Goikoetxandiak idatzi eta zuzendutakoa, eta Miñanen antzerkirako egokitzapena.
Artea komediak Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza eramango ditu Nafarroako hiriburura, eta Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? lanak, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta eta Karmele Aranburu.
Sarreren salmenta orokorra martxan jarriko dute, leihatilan zein webgunean, eta lau eta zortzi ikuskizuneko abonu orokorrak erosi ahalko dira, baita Interprete Handien eta La Pamplonesaren kontzertu zikloetakoak ere.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa