12:30

kultura

Lautan3

Gilkitxaro antzerki konpainiak jasoko du Euskaltzaindiaren Lautan3 laguntza

N. V. | EITB Media

Ane Zabalak, Aitor Garcia de Vicuñak eta Galder Perezek osatzen duten bilbotar taldeak 2.500 euro jasoko ditu "Alferrak, tunanteak eta maleanteak" lana garatzeko.

  • Aitor García de Vicuña, Galder Perez eta Ane Zabala (Gilkitxaro)

    Aitor García de Vicuña, Galder Perez eta Ane Zabala (Gilkitxaro)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gilkitxaro Bilboko antzerki konpainiak irabazi du Lautan3 Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko 2020an sortu zuen laguntza, aurtengo deialdian. Sari horren helburu nagusia "euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez".

Ane Zabalak, Aitor Garcia de Vicuñak eta Galder Perezek osatzen dute Gilkitxaro taldea, eta 2.500 euro jasoko dituzte Alferrak, tunanteak eta maleanteak lana garatzeko. Antzezlana 2025eko otsailean estreinatuko dute, Lautan3 jaialdiaren zazpigarren edizioan.

Epaimahaiko kideen arabera (Tartean, BIRA Kultura, 7Katu eta Euskaltzaindia), "gidoi kitzikagarria du antzezlanak, gai sakonak umorez jorratzen dituela, gaur egungo arazoei helduz".

Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira, eta nagi izateko eskubide unibertsala aldarrikatzen dute.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena