09:03

kultura

Kontzertua

Otsailaren 1ean esango du agur Esne Beltzak, Bilbon

EITB Media

Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez ere izango dira Bilbao Arenan eskainiko den emanaldian. Sarrerak irailaren 17an jarriko dituzte salgai.

  • Esne Beltza kontzertuan. Argazkia: Esne Beltza

    Esne Beltza kontzertuan. Argazkia: Esne Beltza

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Agurreko kontzertua iragarri du Esne Beltza taldeak ohar bidez. 2025eko otsailaren 1ean izango da, Bilbao Arenan, eta lagun handiz inguratuta arituko da eszenatokian. Sarrerak irailaren 17an jarriko dituzte salgai www.entradas.com webgunean.

Besteak beste, Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez izango dira Esne Beltzarekin batera Bilbon. Taldeak adierazi duenez, "festa bat izan zen gure hasiera, eta festa bat izango da bukaera, ahalik eta alaiena. Aldarrikapenak ahantzi gabe, alaitasuna borroka tresna bezala erabili dugulako hasiera beretik".

Gipuzkoako taldeak 18 urte beteko ditu eszenatoki gainetik agur esaten duenean.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena