kultura
24. edizioa
N. V. | EITB Media
Kaleko artisten Leioako jaialdiak 41 konpainia bilduko ditu maiatzaren 16tik 19ra.
Hortzmuga taldeko kide bat aurkezpen ekitaldian, erakundeetako ordezkariekin batera
Antzerkiak, dantzak eta zirkuak Leioako kaleak hartuko dituzte berriz, maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an, Bizkaiko udalerrian Umore Azoka kaleko artisten Leioako jaialdiaren 24. edizioa egingo dutela eta.
Aurtengoan, 80 ikuskizun baino gehiago egongo dira publikoaren gozagarri, 41 konpainiaren eskutik. Horietatik 20 euskal taldeak izango dira, 16 Estatuko beste lurralde batzuetakoak eta bost nazioarteko artistek sortutakoak, portugaldarrak, suitzarrak, belgikarrak, mexikarrak…
Ikuskizunak ez ezik, Umore Azokak profesionalentzako jardunaldiak ere eskainiko ditu, artisten eta programazio arduradunen arteko topaketak, baita Umore Azoka sariak ere, bat ikuskizun onena egiten duen konpainiarentzat eta beste bat kaleko arteei duintasuna eta balioa emateko lan egin duen erakunde batentzat.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa