14:36

Musika

29. edizioa

Auhen, Marte Lasarte eta W!zard, EHZ lurraren (h)erritmoan dantzan jartzeko

N. V. | EITB Media

Aurten ere Aberatzen egingo dute Euskal Herria Zuzenean, ekainaren 27an, 28an eta 29an. Antolatzaileek programazioaren lehen izenak iragarri dituzte.

  • Marte Lasarta taldea

    Marte Lasarta taldea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arberatzen izango da aurten ere, iaz bezala, EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdia, ekainaren 27an, 28an eta 29an, eta "Lurraren (h)erritmoa" hartuko du lelotzat festibalak.

Antolatzaileek iragarri dute EHZko oholtzen gainean izango direla Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio Byzance eta Maskak Musika taldeak, baita Chie Choari eta Queer Falafel artistak ere.

Ohi bezala, 29. edizio honetan, egunean zehar doako egitaraua izango da Arberatzeko plazan (zirkua, hitzaldiak, ikastaroak, musika, haurren txokoa…), eta arratsaldetik aurrera musika emanaldiak izango dira, bi agertokitan.

Hiru eguneko sarrerak 43 euroan daude salgai, eta jaialdiak argitu du ez dela "sold out kulturan" sartuko eta "denentzat" izango dela lekua.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen