11:14

Musika

Ekainak 13-14

Blue Öyster Cult batu eta kartela itxi du BBK Bilbao Music Legends jaialdiak

N. V. | EITB Media

The Dead Daisies eta Errobi ere arituko dira Bilbao Arenan ekainaren 13 eta 14an. Alan Parsons Live Project izango da bigarren jardunaldiko kartelburua.

  • Blue Öyster Cult ostiraleko kartelburua izango da

    Blue Öyster Cult ostiraleko kartelburua izango da

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Blue Öyster Cult, The Dead Daisies, Eric Bibb eta Errobi taldeekin kartela itxi eta eguneko sarrerak salgai jarri ditu BBK Bilbao Music Legends jaialdiak gaur, ostegunarekin.

Jaialdia ekainaren 13an (ostirala) hasiko da, eta Blue Öyster Cult talde mitikoa izango da gaualdiko izen nagusia. Egun horretan, Lita Ford hard rockaren aitzindari eta The Runaways taldeko gitarrista ohia ere arituko da, baita Samantha Fish eta Sex Museum madrildarrek ere.

Ekainaren 14an, larunbatarekin, Alan Parsons Live Project britainiar musikari, ekoizle eta soinu-ingeniari mitikoak gidatzen duen taldea izango da kartelburua, eta horiekin batera joko dute The Dead Daisies talde australiarrak, Eric Bibbek eta Errobi euskal rockaren mitoak.

Gainera, Voodoo Child agertokian, Bilbao Arenako kanpoaldean, Colajets, Head Holes eta Sonic Trash arituko dira ostiralean, eta Los Retros, The Cherry Boppers eta Ziraun larunbatean.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen