10:45

Musika

Ekainak 19-21

John Fogertyk Azkena Rock Festivalen joko du berriz

N. V. | EITB Media

Creedence Clearwater Revivalen buruak Manic Street Preachersekin bat egingo du Gasteizko jaialdiaren 23. edizioko kartelaren lehen lerroan. Margo Price eta The Lemon Twigs ere izango dira Gasteizen, besteak beste.  

  • John Fogerty, Gateizen, 2017an. Argazkia: Efe.

    John Fogerty, Gateizen, 2017an. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azkena Rock Festival jaialdiak John Fogerty Creedence Clearwater Revivalen liderra aurtengo edizioaren kartelburuetako bat izango dela iragarri du gaur; Manic Street Preachers taldeari batu zaio estatubatuar musikari mitikoa jaialdiaren 23. edizioko kartelaren goialdean.

Fogertyk 2020an jaialdian eman behar zuen kontzertua bertan behera gelditu zen, baina euskal publikoak 2017an ikusi ahal izan zuen, Gasteizko rock jaialdian bertan egin zuen emanaldi gogoangarrian.  

1:19

Fogerty ez ezik, Margo Price estatubatuar kantautorea, C.O.F.F.I.N hard rockeko australiar taldea, The Lemon Twigsen pop rock retroa eta Sarria ere egongo dira ARF jaialdian.

Horiekin batera egongo dira, aurreko iragarpenean zabaldu zen bezala, Manic Street Preachers taldea, The Flaming Lips Yoshimi Battles the Pink Robots diskoa jotzen, Lucinda Williams, Richard Hawley, The Hellacopters, ¿ L.T, Turbonegro, Buzzcocks, Dead Kennedys, Ezezez, Quique Gonzalez, Kaotiko eta Libe, besteak beste.

Sarrerak salgai daude dagoeneko jaialdiaren webgunean 140 euroan (+ "kudeaketa gastuak"), nahiz Gaztea Bonua (100€ + gastuak, 23 urtetik beherakoentzat) zein Kuadrilla Bonua (5 bonu erosi, eta 6 eskuratu) modalitateetan. 14 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen