Musika
Martxoak 7-9
N. V. | EITB Media
Euskadiko Orkestra, Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa dira jaialdira gonbidatu dituzten taldeetako batzuk. Kukai dantza konpainia ere arituko da jaialdian, azken horrekin batera.
Martxoaren 7, 8 eta 9an izango da jaialdia
Musika-Música Bilboko jaialdiaren hurrengo edizioa martxoaren 7tik 9ra egingo dute, "emozioak" izango ditu ardatz eta 70 emanaldi izango dira, besteak beste Euskadiko, Bilboko, Nafarroako, Gaztela eta Leongo, Galiziako eta Tenerifeko orkestra sinfonikoenak.
Jaialdian, 1.500 musikarik baino gehiagok joko dute, eta, lehenengoz, dantza emanaldi bat ere izango da, Kukai konpainiaren Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik.
Arriaga antzokian abiatuko dute jaialdia, BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak Erik Nielsenen zuzendaritzapean emango duten kontzertuaren bidez; "Holandar erraria"ren obertura, Txaikovskiren "Beltxargen aintzira"ren suitea eta Borodiren "Polovtsiar Dantzak" joko dituzte.
Gainerako kontzertuak ere ostiralean bertan hasiko dira, Euskalduna jauregiko hainbat aretotan.
Kontzertu sinfoniko, ganbera kontzertu eta gainerako emanaldietarako sarrerek prezio "herrikoiak" izango dituzte.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa