Musika
Agurra
B. F. - N. V. | EITB MEDIA
Nafar kolektiboak Barakaldoko erakustazokan emango du bere ibilbideko azken kontzertua, lagunez inguratuta. Sarrerak azaroaren 21ean jarriko dituzte salgai.
Chill Mafia. Argazkia: Arrigurri.
Chill Mafia nafar kolektiboak BECen emango du azken kontzertua, Barakaldoko erakustazokako Cubec! Aretoan, martxoaren 28. Egun horretan burutuko da nafarren agur bira, hamar orduko jai batekin.
Metrika artistak joko du aurretik, eta Chill Mafiako kideek hainbat artistarekin batera eskainiko dituzte beren kantuak, hala nola Nerve Agent talde albacetarra, Hofe x 4:40 ohiko kolaboratzailea, Euskoprincess, Bengo, La Txama, Mirua eta Arepas. Kolaboratzaile gehiago izango direla aurreratu du, gainera, taldeak.
Gaua bukatzeko, "sekulako afterra" prestatu dute nafar musikariek 06:00ak arte.
Kiliki Frexko eta Flako Chill Mafiako kideek "Dida" Gazteako saioan azaldu dutenez, hitzordu oso berezia izango da.
Sarreren salmenta azaroaren 21ean abiatuko dute, See Tickets plataforman.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa