12:05

Musika

Urriak 31-azaroak 6

Juanjo Menak zuzenduko du Euskadiko Orkestra 'Mozart / Schubert' programan

N. V. | EITB Media

Denboraldiko bigarren programan, urriaren 31tik azaroaren 6ra, Mozarten "Klarineterako Kontzertua" eta Schuberten "9. Sinfonia" joko dituzte elkarrekin Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.

  • Juanjo Mena gasteiztar orkestra zuzendaria

    Juanjo Mena gasteiztar orkestra zuzendaria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko Orkestrak 2024-2025 kontzertu denboraldiko bigarren programari ekingo dio ostegunean, urriaren 31n, 'Mozart / Schubert' izenburupean. Juanjo Mena zuzendari gasteiztarrak gidatuko ditu musikariak programako lau emanaldietan.

Lehen kontzertua ostegunean izango da, urriaren 31n, Donostiako Kursaal auditoriumean, eta larunbatean, azaroaren 2an, Euskalduna Bilbao jauregian izango da euskal orkestra. Astelehenean, azaroaren 4an, Donostiako Kursaal auditoriumean ariko da Euskadiko Orkestra berriz ere; asteartean, azaroaren 5ean, Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan, eta asteazkenean, azaroaren 6an, Iruñeko Baluarte auditoriumean. Saio guztiak 19:30ean izango dira, eta sarrerak salgai daude 10 eurotik gora, Gasteizerako izan ezik.

Juanjo Mena azken hamarkadetan nazioartean entzuterik handiena lortu duen euskal zuzendaria da. Bergengo Orkestrako eta BBCko Filarmonikoko titularra izan da, eta ospe handia lortu du AEBn; New Yorkeko, Bostongo, Baltimorreko eta Chicagoko orkestrak zuzendu ditu han.

Kontzertuen lehen zatian, Mozartek bere bizitzan amaitu zuen azken lana entzungo da: Klarineterako Kontzertua. Mark Simpson klarinetista ospetsuaren laguntza izango dute horretarako.

Emanaldiaren bigarren zatian, Juanjo Menak Schuberten maisulan sinfonikoa aurkeztuko du: 9. Sinfonia edo Handia.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena