13:26

Euskara

Euskaltzaindia

Castillo Suarez euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

N. V. | EITB Media

Patxi Zabaleta emeritu izatera pasatu ondoren gelditu den hutsunea beteko du altsasuar idazle eta euskara teknikariak. Beste hautagaiak, Paula Kasaresek, uko egin dio hautagaitzari.

  • Castillo Suarez

    Castillo Suarez

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltzaindiak Castillo Suarez euskara teknikari eta idazlea euskaltzain oso izendatu du gaur, Akademiak Nafarroako Parlamentuan egin duen osoko bilkuran.

Euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Zabaleta emeritu izatearen ondorioz (75 urte bete ditu) sortutako hutsunea betetzeko, eta Castillo Suarezek erdietsi du Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa. Beste hautagaiak, Paula Kasaresek, uko egin dio hautagaitzari bozketa izan aurretik.

Orain, zortzi hilabeteko tartea izango du euskaltzain oso berriak sarrera hitzaldia prestatzeko.

22 euskaltzain oso eta 10 emeritu

Gaur egun, 22 euskaltzain osoz (hamalau gizonezko eta zortzi emakumezko), 10 euskaltzain emerituz (denak gizonezkoak), 145 euskaltzain urgazlez eta 65 ohorezko euskaltzainez osatua da Euskaltzaindia.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena