12:16

Euskara

''Euskaltzaindiaren Hiztegia''

Hiztegian 431 forma berri jasotzea deliberatu* du Euskaltzaindiak

N. V. | EITB Media

"Deliberatu"ren bigarren adiera bat ez ezik, "mastektomia", "superni", "kafe huts" eta "zaharren egoitza" ere biltzen ditu orain Euskaltzaindiaren Hiztegiak.

  • Euskaltzaindiaren Hiztegia

    Euskaltzaindiaren Hiztegia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltzaindiak 431 forma berri jaso ditu Hiztegian azken sei hilabeteotan. Akademiak etengabe osatzen eta berrikusten du Hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak.

2016an bigarren argitalpena paperean atera zenetik aritzen da horrela Euskaltzaindia, eta 2022ko lehen urte-erdian eginiko lanaren emaitzak gaur sareratu dituzte.

Gaur, ostiralarekin, 29 sarrera eta 402 azpisarrera gehitu ditu, eta 1.322 forma moldatu edo findu: 1.158 sarrera eta 174 azpisarrera.

Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradunaren hitzetan, "forma berriak biltzeaz gain, adieretan eta adibideetan ezkutuan zeuden erabilerak (irudizkoak, esapideak, adibide azalduak) bistaratzen saiatu gara".

Horren adibide, "ezkondu" forma aurkeztu dute. "Ezkontzaren bidez elkartu" adierari beste bat gaineratu diote, "Bi gauza elkarrekin ongi egokitu edo bat etorri. Ik. uztartu 2." dioena, hain zuzen ere.

Sarrera berriei dagokienez, hauek sartu dituzte, besteak beste: antroponimo, bentzoiko, bifido, bizarrontzi, buruhastu, buruloka, espresu, gezurzale, hilauroniko, mastektomia, pituita, superego eta zurmailu.

Azpisarrerei dagokienez, arteria koronario, euskal etxe, gas natural, golde-etxe, goiz beranduan, kafe huts, plater zapal, orkestra filarmoniko, esku on, plazebo-efektu, edo zaharren egoitza daude orain hiztegian.

* deliberatu2

1 adj. Pertsonez mintzatuz, erabakiak azkar, zalantzan ibili gabe, hartzen dituena, erabakitasunez aritzen dena. Ik. zirt edo zarteko. Pertsona ona zen eta deliberatua.

2 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, irmoa. Bekaturik egin gabe egoteko gogo deliberatua. Hartzea goizean gogo eta borondate fin bat, deliberamendu deliberatu bat.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena