21:35

Euskara

Hasiera ekitaldia Baionan

196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian, ahobizi edo belarriprest izateko

eitb.eus

Irekiera ekitaldia egin dute Baionan entitate eta erakunde antolatzaileen ordezkariek, herrietako batzordeetako kideek eta ahobizi zein belarriprest modura arituko diren hainbat herritarrek.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostiral honetan, azaroak 23, hasiko da Euskaraldia, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzeko ariketa soziala, eta ostegun arratsaldean irekiera ekitaldia egin dute Baionan entitate eta erakunde antolatzaileen ordezkariek, herrietako batzordeetako kideek, entitate sustatzaileek eta ahobizi zein belarriprest modura arituko diren hainbat herritarrek.

Ekitaldian, Maddi Oihenart, Ruper Ordorika, Odei Barroso, Alaia Martin eta Maryse Urrutyren emanaldiak gozatu ahal izan dituzte bertaratutakoek.

196.000 ahobizi eta belarriprest

Izena emateko epea oraindik itxi ez duten arren (Euskaraldiko lehen egunetan irekita egongo da), Euskal Herriko 405 herritako 16 urtetik gorako 196.000 lagunek eman dute izena orain arte Euskaraldian.

Horien % 74 ahobizi (euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo diete eta lehenengo hitza euskaraz egingo dute) izango dira, eta gainerakoak belarriprest (euskaraz hitz egiteko gai diren mintzakide guztiei euskaraz hitz egiteko gonbita egingo diete).

Araban 17.500 pertsonak eman dute izena; Bizkaian  68.500ek; Gipuzkoan 84.000k; Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan 5.500ek; eta Nafarroan  20.500ek.

Partaideen generoari dagokionez, izena eman dutenen % 63 emakumezkoak dira, eta ekimenak gazteen artean harrera oso ona izan duela azpimarratu dute. 16 eta 35 urte artekoak parte-hartzaileen % 36 izango dira.

 

Bideoa: 196.000 ahobizi eta belarriprest

 

 

 

Bideoa: Euskaraldia Nepalera ere ailegatu da!

 

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena