Ariguneen presentzia areagotu nahi dute hirugarren edizio honetan antolatzaileek, baina baita kaleko presentzia ere; izan ere, aurreko edizioa, 2020ko udazkenean egin zena, pandemiak erabat zipriztindu zuen.
"Hitzaren eta ekintzaren" garrantzia azpimarratu dute eta 2022. urtean euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek "berebiziko garrantzia" dutela nabarmendu dute ekimen bietako arduradunek.
Korrikaren 22. edizioak Amurrio eta Donostia lotuko ditu. Martxoaren 31n abiatuko da Arabako herri horretatik, eta apirilaren 10ean amaitu, Gipuzkoako hiriburuan. Aurtengo leloa: "Hitzekin".
Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako sailburuordearen esanetan, helburu hori ezinbestekoa ez ezik, lorgarria ere bada. "Orain bikaintasunari begira jarri gara eta hori da akordioaren gauzarik garrantzitsuena hizkuntzari dagokionez", gaineratu du.
Asier Amondo Korrikako arduradunak azaldu duenez, aurtengo edizioa "trantsiziotzat" dute; izan ere, hemendik aurrera AEK-k eskainitako kultur sorkuntzarako bekaren inguruan garatuko da.
2020an egindako bigarren edizioaren gaineko ikerlana aurkeztu dute gaur Siadeco ikerketa elkarteak, Euskaltzaleen Topaguneak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Euskal kultura sustatzeko asmoarekin, gaur arratsaldean zabaldu dute egoitza Iruñeko bihotzean, Gazteluko plazan. Kafetegi bat izango du, baina baita liburu aurkezpenak egiteko txoko bat, eta kontzertuak eskaintzeko oholtza bat ere bai.
Euskaraldiaren hirugarren edizioa egingo dute 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Arrate Illaro koordinatzailearekin hizketan izan gara, xehetasunak jakiteko.
Larunbatean egin zuten Euskaraldiaren hirugarren edizioko aurkezpena Iruñeko Zentral aretoan. "Hitzez ekiteko garaia" leloean 2022ko arazoaren 18tik abenduaren 2ra egingo da 3. Euskaraldia. Arrate Illaro Euskaraldiaren koordinatzaileak xehetasun gehiago eman dizkigu.
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da euskararen aldeko ariketa soziala. Ariguneak indartu eta hitzaren bidez euskarak berriro kalea hartzea da helburua.
2022an Korrika ere izango dela kontuan hartuta, datorren urtea "hitzez eta ekimenen bidez euskararen aldeko giro sozial indartsu bat berraktibatzeko eta ariketa sozial eraldatzaile indartsu bat egiteko urtea" izatea nahi dute antolatzaileek, "euskaltzaleon urtea".
Berriz kalera ateratzeko ordua garaia dela aldarrikatuko du Euskaraldiaren III. edizioak. "Hitzez ekiteko garaia" lelopean, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskal Herri osoan, euskararen aldeko ariketa soziala.
Gaur aurkeztu dute Iruñean Euskaraldiaren III. edizioa. "Hitzez ekiteko garaia" lelopean, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da euskararen aldeko ariketa soziala.
Soziolinguistika Klusterrak euskara irakasteko garatu duen metodologia berria hainbat euskaltegitan ari dira erabiltzen, eta emaitza oso onak ematen ari da. Oinarrizko hiztegia, egiturak eta esaldiak lau hilabetetan barneratzea da helburua.
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak ohartarazi du, euskararen ezagutzak ez duela bermatzen erabilera eta kalitatea. Horregatik, lehenbailehen eredua errotik aldatzea proposatu du. Mungian egin ditu adierazpenok, ikastolen ikasturte hasierako ekitaldian.
Eragile sozial, sindikal eta politikoei dei egin die Paul Bilbaok, euskarekin lotutako gaietan auzitegietatik heltzen ari diren epaiei aurre egiteko. "Atzerapauso" handiak etor daitezkeela esan du.
Ikastolei arnasa eman ohi dieten ospakizunak bertan behera geratu diren honetan, Herri Urratseko antolatzaileek egoera berrira egokitutako ekitaldi sorta antolatu dute igande honetarako.
Aurkezlea, soziologoa, umorista eta euskaltzalea da Kike Amonarriz; izan ere, Euskaltzaleen Topaguneko presidente da. Euskarak aurrerapen asko egin baditu ere, atzerapausooak ere egin dituela dio.
Joey Albert Manilakoa da, Filipinetakoa. Hainbat urtez Madrilen bizi ondoren, senar sopelarrarekin batera hona etortzea erabaki zuen. Duela lau urte iritsi zen Azkoitira, eta euskara ikasten ari da duela hiru urtetik. Loreak saltzen dituzte Baserriloreak markaren bitartez.