09:30

Bertsolaritza

Zarautz

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

EITB Media

Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabal Jauregi.

  • Zarautzen kantuan arituko diren sei bertsolariak. Irudia: Bertsozale Elkartea

    Zarautzen kantuan arituko diren sei bertsolariak. Irudia: Bertsozale Elkartea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da igandean, 17:00etatik aurrera, Zarautzen, Aritzbatalde Udal Kiroldegian. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainerakoek lortutako puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera, Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez.

Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabal Jauregi.

Gai-jartzailea Ion Zaldua Brit izango da, eta epaile, berriz, hauek arituko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan, Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.

Zarauzko saioa ere, finalaurreko guztien gisan, zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k. Ilaski Serranok aurkeztuko du saioa, Jon Martin aditua alboan duela.

Beñat Gaztelumendi izan zen nagusi Oiartzunen jokatutako lehen finalaurrekoan. 2019ko txapeldunak txapela berriz janzteko parada izango du, hortaz, abenduaren 14an, Donostian jokatuko den finalean lehiatzeko eskubidea bermatu baitzion garaipenak. 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena