Bertsolaritza
Finalaurrekoa
N. V. | EITB Media
Atzo, igandearekin, Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, 2019ko txapeldunak ziurtatuta du abenduaren 14an Donostiako finalean egoteko tokia. Bigarren finalaurrekoa Zarautzen jokatuko da, igandean.
Belat Gaztelumendi, atzo Oiartzunen
Beñat Gaztelumendi izan da nagusi bart arratsaldean, igandearekin, Oiartzunen jokatutako finalaurrekoan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. 2019ko txapeldunak txapela berriz janzteko parada izango du, hortaz, abenduaren 14an, Donostian jokatuko den finalean lehiatzeko eskubidea bermatu baitzion atzoko garaipenak.
Atzo Oiartzunen kantatu zuten gainerako bertsolariak finalean izango ote diren finalaurreko guztietako puntuazioak ikusita jakingo da. Atzoko sailkapena hau izan zen: Beñat Gaztelumendi 560,5; Ane Labaka 552; Nerea Elustondo 522.5; Asier Azpiroz 475,5; Oier Etxeberria 468,5; Eli Pagola 449.
Datorren igandean izango da hiru finalaurrekoetako hurrengoa, bigarrena, Zarautzen (Aritzabatalde kiroldegia), eta zuzenean jarraitu ahalko da, ETB4n eta eitb.eus-en.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa