Saskibaloia
Europako Txapelketa
I. G. | EITB Media
Espainia laugarren urre kontinentalagatik lehiatuko da igandean Frantziaren aurka. Azken horrek 95-54 irabazi dio Poloniari beste finalerdian.
Xabier López-Arostegui baloia saskiratzen. Argazkia: EFE
Xabier Lopez-Aristegui eta Dario Brizuela euskal jokalariek Eurobasketeko finalerako txartela lortu dute ostiral honetan, Berlinen, Espainiako saskibaloi selekzioarekin Alemania mendean hartuta (91-96).
Talde nazionalak defentsako bertsiorik onena erakutsi du azken laurdenean, 20-31ko partzialarekin partida erabaki duenean.
Alemaniaren aurka Lorenzo Brown nabarmendu da, Lituaniaren aurkako final-zortzirenetan ere bera izan baitzen heroia, baina parte hartu duten hamaika jokalariek zeresana izan dute garaipenean.
Espainiak dena eman du lehen laurden ikusgarri batean. Hori bai, saskiratze-trukea izan da, eta talde bakoitzeko bi jokalaririk onenak bikain nabarmendu dira.
Espainia aurkaria defentsa on batekin geldiarazteko gai izan da lehen laurdenean, eta horri esker 6 puntuko aldea izan du, azken minutuan Dario Brizuelaren hiruko bati esker. Alemaniako taldeak erantzun egin du, beste hiruko batekin (24-27).
Bigarren laurdena hasi besterik ez eta Rudy Fernandezek bi hiruko jarraian sartu ditu bere taldeari arnasa emateko (24-33, 33. minutuan).
Hala ere, Alemaniak markagailua irauli du 14-0eko partziala kateatuz, geroago atsedenaldira abantailarekin iristeko (51-46).
Bigarren zatian, Espainiak 2-15eko partziala lortu du (57-61, 25. minutuan). Orduan, Alemaniak berriro estutu du defentsan, hirugarren laurdenaren amaieran aurretik amaitzeko (71-61).
Munduko txapelduna hobeto sartu da azken laurdenera, 6 minutu eta 27 segundora partida berdindu arte (77-77).
Alemaniak ez du amore eman hirukoekin, baina Espainiak hamazazpigarren domina jarraian ziurtatu du Europako Txapelketan, Juancho Hernangomezen matearekin azken segundoan garaipena sinatuz (91-96).
Igandean (20:30ean) Espainiak finala jokatuko du Frantziaren aurka, beste finalerdian Polonia mendean hartu baitu (95-54). Egun berean, Alemaniak eta Poloniak brontzezko domina irabazteko jokatuko dute.
Fitxa teknikoa
91 - Alemania (24+27+20+20): Schroeder (30), Obst (15), Wagner (15), Theis (10), Voigtmann (2) -hasierako bostekoa-, Giffey (-), Lo (9), Thiemann (6), Weiler-Babb (4), Wohlafrart-Bottermann (-).
96 - Espainia (27+19+19+31): Brown (29), Jaime Fernandez (-), Lopez-Arostegui (7), Pradilla (4), Willy Hernangomez (16) -hasierako bostekoa-, Brizuela (5), Alberto Diaz (10), R. Fernandez (6), Garuba (4), Juancho Hernangomez (13) y Sebas Saiz (2).
Epaileak: Ademir Zurapovic (Bosnia Herzegovina), Boris Krejic (Eslovenia) eta Kerem Baki (Turkia). Kaleratuak: Alberto Diaz (40. min).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa