10:48

Saskibaloia

Eurobasket 2022

Brizuela eta Lopez-Arostegui, Eurobasketeko final-laurdenetara

EITB Media

Espainiako selekzioarekin lehiatzen ari diren bi euskal jokalariek final-laurdenetarako txartela lortu zuten Lituania mendean hartuta 102-94) final-zortzirenetan.

  • Dario Brizuela

    Dario Brizuela, euskal jokalaria, Espainiako selekzioarekin Lituaniaren aurka. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dario Brizuelak eta Xabier Lopez-Arosteguik Eurobasketeko final-laurdenak jokatuko dituzte Espainiako selekzioarekin larunbatean (irailak 10) Lituaniaren aurka garaipena lortu ostean (102-94).

Lehen laurdena parekatua izan da, eta puntu bateko abantaila lortu du Lituaniak (19-20). Bigarren laurdenean lituaniarren nagusitasuna nabarmenagoa izan da, eta bost puntuko errentarekin iritsi dira atsedenaldira (40-45).

Atsedenaldiaren ostean, Espainia ez da gai izan bost puntuko desabantaila murrizteko (63-68), baina azken laurden bikaina jokatuta azken segundoetara aurretik iritsea lortu du (81-83). Hala ere, Lituaniak luzapena behartu du, azken segundoan sartutako saskiratze batekin (83-83).

Luzapenean jaun eta jabe izan da Espainia. Lorenzo Brownek erakustaldia eman du, eta Espainiako selekzioa garaipenera gidatu du. Amaieran, Espainia nagusi 102-94ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

102- Espainia (19+21+23+20+19): Brown (28), Jaime Fernández (-), López-Arostegui (4), Pradilla (2), Willy Hernangómez (21) –hasierako bostekoa–, Rudy Fernández (13), Brizuela (5), Alberto Díaz (8), Saiz (-), Garuba (8), Juancho Hernangómez (13) eta Parra (-).

94- Lituania (20+25+23+15+11): Jokubaitis (13), Grigonis (8), Giedraitis (-), Sabonis (15), Valanciunas (5) -cinco inicial-, Brazdeikis (17), Echodas (-), Kuzminskas (18), Lekavicius (15) eta Butkevicius (3).

Epaileak: Yohan Rosso (Frantzia), Ademir Zurapovic (Bosnia-Herzegovina) eta Aleksandar Glisic (Serbia).

Kanporatutakoak: Butkevicius (36. min) eta Brazdeikis (45. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 Zuzenean 13:10 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamalaugarren etapa
    18 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabala
    18 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena