12:44

Sailkapenak Eskubaloia

Eskubaloia

Super Amara Bera Bera, Erregina Kopako txapeldun

EITB MEDIA

Gipuzkoako taldeak Replasa Beti-Onak talde nafarra gainditu du Granollersen 21-30, bere historiako bederatzigarren kopa irabazteko, hirugarrena jarraian.

5
  • Argazkia: Espainiako Eskubaloi Federazioa

  • Argazkia: Espainiako Eskubaloi Federazioa

  • Argazkia: Espainiako Eskubaloi Federazioa

  • Argazkia: Espainiako Eskubaloi Federazioa

  • Argazkia: Espainiako Eskubaloi Federazioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Super Amara Bera Berak bederatzigarren Erregina Kopa irabazi du, hirugarrena jarraian, defentsan erakustaldia emanda eta erasoan bete-betean asmatuta, txapelketako ezusteko nagusia izan den Replasa Beti-Onak taldearen aurka. Donostiako taldea 21-30 nagusitu da Granollersen jokatutako azken partidan.

Imanol Alvarezen taldeak kontrolpean izan du talde nafarra 60 minutuetan, baina bigarren zatira arte ez du abantaila nahikoa izan partida behin betiko hausteko.

Donostiako taldea hobeto sartu da partidan, agian horrelako neurketetan esperientzia handiagoa duelako. Hala ere, Beti-Onakek, trantsizioak aprobetxatuz, ez dio aurpegia galdu partidari (2-4, 9. min).

Gipuzkoako taldearen une ona 2-6ra arte luzatu da, Esther Arrojeria zentralaren jardun bikainarekin. Miguel Etxeberria entrenatzaileak berehala gelditu du partida, eta hutsarteak mesede egin dio Atarrabiako taldeari, erasoan hobera egin baitu.

Hala eta guztiz ere, Bera Beraren erasoak geldiarazteko irtenbideak aurkitu gabe jarraitu dute defentsan (6-11, 20. min). Arrojeriaren eta Karstenen bertsio bikainarekin, Gipuzkoako taldeko jokalariek abantailari eutsi diote, eta errenta onarekin joan dira atsedenaldira (11-16).

Imanol Alvarezen taldearen nagusitasuna areagotu egin da atsedenaldiaren ostean, 3-1eko partzialarekin (12-19, 34. min), baina Nafarroako taldearen erantzuna etorri da orduan, 3-0eko partzialarekin, eta partidan sartu da berriro (15-19, 38. min). Horren aurrean, Imanol Alvarezek hutsartea eskatu eta gero, taldeak erreakzionatu egin du, 7 goleko aldea zabaltzeko (17-24, 46. min).

Une horretan amaitu da finala. Beti-Onakek ez du inoiz besoak jaitsi, baina ezin izan du finalera itzuli (21-30).

Fitxa teknikoa:

21 - Replasa Beti-Onak (11+10): Luzuriaga (Encinas), Urbitarte (1), Zamora (1), Estitxu Rodriguez (2), Sans (3, 1 p), Mallo (1) eta Gutierrez (3); Fonkeng (1), Ayelen (2), Hernandez (1), Nerea Canas (2), Brasil (2), Fernandez-Agusti (2), Arruabarrena eta Lovera.

30 - Super Amara Bera Bera (16+14): Prades (Kostic), Arrojeria (6), Etxeberria (3), Gavilan, Arroyo, Louis (2) eta Karsten (6, 2 p); Elba Alvarez (3, 2 p), Ogonovszky (1), Menendez, Zabala, Lyndie Tchaptchet (5), Erauskin (3), Laura Hernandez eta Rodrigues (1).

Epaileak: Andreu Marin eta Ignacio Garcia.

Partzialak: 1-2, 2-5, 4-8, 6-11, 9-14, 11-16 (atsedenaldia); 12-19, 15-20, 17-23, 18-26, 19-28 eta 21-30 (amaiera).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    15 11:15 - 11:45 ''HELMUGA'' saioa
    23 12:00 - 14:00 PILOTA | Emakume Master Cup: Binakako Txapelketa
    23 16:00 - 17:15 HERRI KIROLAK | Goma gaineko sokatira finala (580 kg mistoak)
    23 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoaren atarikoa: Mata vs Murua
    23 18:00 - 20:30 EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: Super Amara Bera Bera vs HSG Blomberg-Lippe

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen