Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

09:00

Pilota

Zesta-punta

Helena-Arai vs Elaia-Oaia, Euskotren Winter Serieseko final handia, gaur eitb.eus-en eta ETB1en

EITB Media

Era berean, Johan Sorozabalek eta Aritz Erkiagak Banakako Seriesen finala jokatuko dute, Bi neurketak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, 22:15ean.

  • Euskotren Women Winter Series

    Euskotren Women Winter Serieseko aurkezpeneko irudia. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Helena-Arai eta Elaia-Oaia bikoteek jokatuko dute gaur, martxoak 24, Euskotren Winter Series zesta-punta txapelketako final handia, emakumezkoen ligako hirugarren proba, Durangoko Ezkurdi frontoian. Bestetik, gizonezkoen Banakako Series finala ere izango da jokoan, Johan Sorozabal egungo txapeldunaren eta Aritz Erkiagaren artean. EITBk bi neurketak ikusteko aukera emango du, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Arai Lejardi markinarrak Jai Alai Leagueko lehen bi probak irabazi ditu: Berriatuan, Ihart Arakistainekin eta Gasteizen, Araba Euskaraz finalean, Maite Ortiz de Mendibilen kontra. Horrenbestez, denboraldiko hirugarren txapelaren bila kantxaratuko da Lejardi.

Elaia Gogenolak tanto bakarreko aldeaz galdu zuen Araba Euskaraz (5-4), berdinketa hausteko setean. Alboan, Oaia Otaño izango du, lau finalisten artean hasiberria. 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    26 20:00 - 22:30 SASKIBALOIA | Europe Cupeko finalerdia: Dijon vs Bilbao Basket

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen