Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Zesta-punta
EITB Media
Women Winter Serieseko lehen finalerdia emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:15ean.
Euskotren Women Winter Serieseko aurkezpeneko irudia. Argazkia: EITB Media
Gaur, martxoak 10, hasiko da Euskotren Women Winter Series txapelketa. Astelehen honetan lehen finalerdia jokatuko da, eta ikusgai izango duzu eitb.eus-en zein ETB1en, 22:15etik aurrera.
Lehen finalerdian Maite-Maialen eta Helena-Arai bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago. Finalerako txartela izango dute jokoan; beraz, partida zirraragarria espero da.
Bigarren finalerdia martxoaren 17an jokatuko dute Ihart-Frida eta Elaia-Oaia bikoteek; finala martxoaren 24an jokatuko da. Gogoan izan bi finalerdiak eta finala eitb.eus-en eta ETB1en izango dituzula ikusgai.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa