16:34

Reala

PRENTSAURREKOA

Europan eredu "jasangarri" batekin jarraitzea, Realaren helburua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Roberto Olabe Realeko Futbol zuzendariak agerraldia egin du astelehen honetan, udako merkatuaren itxiera aztertzeko.

  • Roberto Olabe, hedabideen aurrean egindako agerraldian. Argazkia: Real Sociedad

    Roberto Olabe, hedabideen aurrean egindako agerraldian. Argazkia: Real Sociedad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak talde "orekatua" osatu du, Europan maiztasunez aritu ahal izateko xedea kirol eredu eta eredu ekonomiko "jasangarri" baten eskutik bete dadin. Hala iritzi dio Roberto Olabe Realeko Futbol zuzendariak, astelehen honetan udako merkatuaren itxiera aztertzeko komunikabideen aurrean izan duen agerraldian.

Olabe pozik agertu da taldeak sendotu nahi zituen posizioak indartzea lortu duelako, eta, aldi berean, taldeko jokalari garrantzitsuenek bertan jarraitzen dutelako.

Realeko kirol-arduradunak berretsi du helburua dela eredu "jasangarri" bat finkatzea, denboraldi honetan zailtasunak handiagoak izan arren, Txapeldunen Liga tarteko.

"Helburua Europa da berriro ere, Europan lehiatzen ari garen bitartean xede hori nahi izateak zailtasunak badakartza ere", esan du Olabek, eta argi utzi du Realak jakin badakiela "Liga dela taldea urtero Europara eramaten duena".

Realak Benfica, Inter Milan eta Salzburgorekin osatzen duen Txapeldunen Ligako multzoari buruz esan du txuri-urdinei "lehiatzeko" eta "aurrera egiteko" aukera ematen diela. "Gero, zelaiak eta aurkariak zure lekuan jartzen zaitu", gaineratu du.

Karrikaburu, bi urtez Alavesen

Klubak udako merkatuan egindako salerosketei dagokienez, Olabek jakinarazi du Jon Karrikaburu aurrelari nafarrak bi denboraldiz jokatuko duela utzita Alavesen, eta Gasteizko taldeak jokalaria erosteko aukera izango duela epealdi horren ostean. Dena den, Alavesek aukera hori baliatuko balu, Realak aurrelaria berreskuratzeko parada ere izango duela zehaztu du.

Olabek azaldu duenez, lagapenak aurtengo denboraldia eta beste bat jasotzen ditu, nahiz eta "federazio mailan" denboraldi bakarra agertu, ez baitira urtebetetik gorako lagapenak onartzen.

Realeko kirol arduradunak argitu duenaren arabera, aurrelari nafarraren asmoa Lehen Mailako talde batean aritzea izan da une oro, uste baitu Bigarren Mailan igarotako bere garaia beteta dagoela (Sanserekin aritu zen 2021-22an eta Leganesen utzita eman zuen joan den denboraldia).

Halaber, Arabako klubeko iturriek EFEri azaldu diotenez, bigarren denboraldirako aipatu lagapena gauza dadin, Alavesek Lehen Mailan jarraitzea lortu behar du.

Horrez gain, jokalariaren errendimenduaren arabera, baliteke Gloriosok lagapena bigarren denboraldi batez ez luzatzea.

Beste mugimenduak

Gainerako lagapenei dagokienez, Alex Solarenak (Alaves) zein Robert Navarrorenak (Cadiz) ez dute erosteko aukera barne hartzen, baina bai Diego Ricorenak (Getafe), Burgosko hegalekoak Donostiako taldeari egin ziezaiokeen ekarpena dagoeneko egin diola uste baitute.

Beste klub batzuek Realari utzitako jokalarien harira, Olabek adierazi du Realak Andre Silva erosteko aukera izango duela; ez, ordea, Kieran Tierney.

Azkenik, Alexander Sorlothi buruz ere hitz egin du. Ekainean egin zuen agerraldian, Olabek argi utzi zuen Realak aurrelari norvegiarra fitxatu nahi zuela, eta, hartara, Realak eskaintza bat egin ziola baieztatu du, baina "jokalariak nahi duen tokian jokatzen du, eta berak erabaki zuen Vila-realen jokatu nahi zuela".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 09:00 - 12:00 MENDI LASTERKETAK | Aloñako igoera
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    28 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic
    28 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena