Reala
Ofiziala
EITB MEDIA
Bi jokalariak txuri-urdinen diziplinatik kanpo egongo dira 23-24 denboraldia amaitu arte.
Diego Rico. Argazkia: Reala
Realak eta Getafek akordioa lortu dute Diego Ricok Madrilgo taldean utzita jokatzeko 23-24 denboraldiaren amaierara arte. Era berean, talde txuri-urdinak akordioa lortu du Robert Navarrok Cadizen utzita jokatzeko denboraldi honetan.
Ricok 30 urte ditu eta Realetik utzita atera da donostiarrekin 57 partida ofizial jokatu ondoren. Realera iritsi aurretik, Diego Ricok Espainiako Zaragoza eta Leganes taldeetan eta Ingalaterrako Ligan ere jokatu zuen, Bournemouth taldean, 2018 eta 2021 artean.
Bestalde, Navarro Bartzelonaren harrobian hezi zen, Monakok 16 urterekin fitxatu zuen arte, eta bi urte geroago Realaren harrobira joan zen, Lehen Mailan 18 urterekin debutatu zuen arte.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa