23:08

Futbola

2024ko Eurokopa

Nico Williamsen eta Mikel Oyarzabalen golek Eurokopako txapeldun egin dute Espainia (2-1)

I. G. | EITB MEDIA

Athleticeko jokalariak aurretik jarri du bere selekzioa 47. minutuan, eta Realekoak garaipenaren gola sartu du, Ingalaterrak Palmerren golari esker berdindu ostean.

  • Espainiako selekzioko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.

    Espainiako selekzioko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiak irabazi du 2024ko Eurokopa igande honetan, Ingalaterra 2-1 mendean hartuta Berlingo Estadio Olinpikoan, Nico Williamsen eta Mikel Oyarzabalen golei esker.

Espainia arduratu da erasoaz lehen minutuetan, ingelesak atzean ondo jarrita zeudelarik. Jokaldiak batez ere ezker hegalean kontzentratu dira, Nico Williamsek defentsak ahal zituen bakoitzean erasotzen zituen eta.

Hala ere, Ingalaterrak beteranotasuna erakutsi du eta hainbat aukera arriskutsu izan ditu, Espainia atzerapausoa ematera behartuz. Benetako gol aukera bakarra Southgaten taldeak izan du, Unai Simonentzat arazorik izan ez den jaurtiketa behartu batekin.

Atsedenaldira arte, bi taldeek erasoak trukatu dituzte, baina bat ere ez da iritsi atezainak estuasunean jartzera, eta golik gabe amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatia hasi eta berehala partidaren gidoia aldatu da. Lamine Yamalek baloia jaso du hegalean, area aldera sartu da eta Nico bakarrik ikusi du. Hutsunera pasa eta Athleticeko jokalariak gola sartu du ezkerrez (1-0).

Nico bere gola ospatzen. Argazkia: EFE

Nico bere gola ospatzen. Argazkia: EFE

Golak De la Fuentek zuzendutako taldearen gosea piztu du, eta gol gehiagoren bila abiatu dira. Nico Williamsek beste aukera bat izan du, baina, Del Olmoren jaurtiketa bezala, baloia kanpora joan da zutoinetik oso gertu.

72. minutuan, Palmerrek berdinketa jarri du markagailuan, Simon gelditzera iritsi ezin izan den jaurtiketa batekin (1-1).

Minutuak aurrera zihoazen eta batek ere ez zuen erasoan asmatzea lortzen, 84. minutuan Oyarzabalek Cucurellaren baloia jaso duen arte. Realeko jokalaria indar guztiekin luzatu da area barruan gola sartzeko (2-1).

Oyarzabal bere gola ospatzen. Argazkia: EFE

Oyarzabal bere gola ospatzen. Argazkia: EFE

Ez du gehiagorako denborarik eman, eta Espainia 2024ko Eurokopako txapelduna da.

Nico Williams, finaleko jokalaririk onena

Nico Williams izendatu du UEFAk finaleko jokalaririk onena. Athleticeko jokalariak partida hasi eta 47 minutura ireki du markagailua. Partida osoan zehar ezker hegaletik erasoka ibili da eta neurketako jokalaririk trebatuena, bertikalena eta desorekatzaileenetaa izan da.

Fitxa teknikoa:

2 - Espainia: Unai Simon, Carvajal, Laporte, Le Normand (Nacho, 83. min), Cucurella; Rodri (Zubimendi, 46. min), Fabián, Dani Olmo; Lamine Yamal (Mikel Merino, 89. min), Nico Williams eta Morata (Oyarzabal, 68. min)

1 - Ingalaterra: Pickford; Kyle Walker, Stones, Marc Guehi, Shaw; Declan Rice, Mainoo (Palmer, 70. min); Bukayo Saka, Bellingham, Foden (Toney, 89. min); eta Kane (Watkins, m.61).

Golak: 1-0, 47. min: Nico Williams. 1-1, 73. min: Palmer. 2-1, 86. min: Oyarzabal.

Epailea: François Letexier (Frantzia). Txartel horia atera die Ingalaterrako Kane (25), Stones (53) eta Watkins (91) eta Espainiako Dani Olmo (31) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena