23:36

Futbola

Eurokopa

Espainia final-zortzirenetara pasa da dena irabaziz eta Italiak 'in extremis' lortu du txartela

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiarrek Albania garaitu dute Ferran Torresen golari esker. Beste partidan, bazirudien Kroaziak txartela lortuko zuela, baina Zaccagniren gol batek italiarren pasea ziurtatu du luzapenean.

  • Dani Vivian, Albanianiaren aurkako partidan

    Dani Vivian, Albanianiaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako selekzioak astelehen honetan sinatu du B Multzoko puntuen plenoa eta Eurokopako final-zortzirenetarako txartela, Albaniari 1-0 irabazi ondoren, Ferran Torresen gol bati esker.

Ferran Torresek markagailua ireki du partida hasi eta gutxira. Mikel Merino eta Joselu bi aldiz saiatu ondoren, Dani Olmok pase bikaina eman dio valentziarrari, Strakosharen aurrean baloia gurutzatu eta gola sartzeko.

Bigarren zatiak ez du gidoia gehiegi aldatu, baina Albaniak aurrerapausoa eman nahi izan du, arriskurik ekarri ez arren.

 

Fitxa teknikoa:

0 - Albania: Strakosha; Balliu, Djimsiti, Ajeti, Mitaj; Asllani, Ramadani, Laçi (Berisha, 71. min); Asani (Muci, 82. min), Bajrami (Hoxha, 71. min) eta Rey Manaj (Broja, 59. min).

1 - Espainia: David Raya, Jesus Navas, Laporte (Le Normand, 46. min), Vivian, Grimaldo, Zubimendi, Mikel Merino, Dani Olmo (Banea, 84. min), Ferran Torres (Lamine Yamal, 72. min), Mikel Oyarzabal (Fermin, 62. min) eta Joselu (Morata, 72. min).

Gola: 0-1, 13. min: Ferran Torres

Epailea: Glenn Nyberg (Suedia). Txartel horia atera die Bajrami (67. min), Berisha (89. min) eta Vivian (90. min) jokalariei.

Italiak Kroaziaren tokia hartu du azken minutuan (1-1)

Croacia vs. Italia. Foto: EFE

Croacia vs. Italia. Foto: EFE

Italiak final-zortzirenetarako txartela lortu du Zaccagnik 98. minutuan sartutako golari esker, Kroaziaren ametsa zapuztuz. Kroaziak Espainiari lagunduko ziola hurrengo fasera ikusi du une batez, partida osoan Modricen golari eutsi ondoren.

Partidaren lehen zatia oso lehiatua izan da, bi taldeak asko jokatzen ari baitziren multzoen faseko azken partidan. Hala ere, eta bi taldeak saiatu diren arren, golik gabe joan dira aldageletara.

Bigarren zatian, kroaziarrak azkar aurreratu dira, 55. minutuan, Modricen gol bati esker, garaipenari eutsi eta amaierara arte bere area defendatzeko.

Baina zortea ez da beraiekin egon, eta Zaccagnik luzapenean sartutako golak ezinezko egiten du Kroaziak final-zortzirenetarako txartela eskuratzea.

 

Fitxa teknikoa:

1.- Kroazia: Livakovic; Stanisic, Sutalo, Pongracic, Gvardiol; Modric (Majer, 80. min), Brozovic, Kovacic (Ivanusec, 70. min); Sucic (Perisic, 70. min), Kramaric (Juranovic, 90. min) eta Pasalic (Budimir, 46. min).

1.- Italia: Donnarumma; Di Lorenzo, Bastoni, Calafiori, Darmian (Zaccagni, 81. min); Barella, Jorginho (Fagioli, 81. min); Raspadori (Scamacca, 75. min), Pellegrini (Fratessi, 46. min), Dimarco (Chiesa, 57. min); eta Retegui.

Golak: 1-0, 55. min: Modric; 1-1, 98. min: Zaccagni.

Epailea: Danny Makkelie (Herbehereak). Txartel horia atera die Sucic (24. min), Modric (60. min), Ivanusec (73. min), Pongracic (78. min), Stanisic (82. min), Calafiori (93. min) eta Fagioli (97. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena