Futbola
Eurokopa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Banakako jokaldi bikain baten ostean, Nico Williamsek area barrura bidali du baloia taldekide baten bila, baina Calafioriren hankarekin egin du topo, eta honek bere atean sartu du.
Nico Williams, Italiaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Espainiako selekzioak Italia hartu du mendean (1-0) 2024ko Eurokopako B multzoko bigarren jardunaldian, Calafiorik bere atean sartutako golari esker, Luis de la Fuenteren taldearen abagune ugarien artean. Hala, Espainia bere multzoko lehen postuan sailkatu da final-zortzirenetarako, matematikoki.
Espainia guztiarekin sartu da eta beldurra sartu dio aurkariari gorputzean, lehen minutuan Pedriren burukada batekin hasi zen abaguneekin, Nico Williamsen jokalriaren ondoren Donnarummak urrundu duelarik.
Athleticekoak ere barkatu du beranduago, eta beste aukera bana izan dute Alvaro Moratak eta Fabianek. Espainiak estutu egin du, presioa eginez, baina zorte gehiegirik gabe.
De la Fuenteren mutilek estutu egin dute, zelaia Donnarummarantz makurtuz. Azkenean Espainiak saria lortu du Calafiorik bere atean sartutako golari esker. Sari hori Nico Williamsen beste jokaldi baten ondoren iritsi da (1-0).
Nico Williams, partidako jokalari onena
Nico Williams Athletic Clubeko jokalaria izendatu dute partidako jokalaririk onena.
Williams etengabeko arriskua izan da ezker hegaletik, eta bere hanketatik atera dira golaren jokaldia eta erdiraketa, norgehiagokaren amaieran erabakigarriak izan direnak. Bi gol ere egin ahal izan ditu, buruz egindako erremate batekin partidako lehen abagunean eta langa jo duen jaurtiketa indartsu batekin geroago.
Unai Simon, selekzioarekin gehien joan den Athleticeko hirugarren jokalaria
Unai Simonek 42. partida jokatu du selekzioarekin. Horrela, selekzioarekin gehien joan den Athleticeko hirugarren jokalaria da, Julen Guerrero gaindituta (41).
Atezainaren aurretik Joseba Etxeberria (53) eta Jose Angel Iribar (49) daude.
Simonek 27 urte ditu, eta 2020ko azaroaren 11n egin zuen debuta nazioarteko mailan, Luis Enrique Martinezen aginduetara, Herbehereen aurkako lagunarteko batean.
Fitxa teknikoa:
1 - Espainia: Unai Simon, Carvajal, Laporte, Le Normand, Cucurella, Rodri, Fabian (Mikel Merino, 94. min), Pedri (Alex Baena, 71. min), Lamine Yamal (Ferran Torres, 71. min), Nico Williams (Ayoze, 78. min) eta Morata (Oyarzabal, 78. min).
0 - Italia: Donnarumma; Di Lorenzo, Calafiori, Bastoni, Dimarco; Barella, Jorginho (Cristante, 46. min); Chiesa (Zacagni, 64. min), Frattesi (Cambiaso, 46. min), Pellegrini; Scamacca (Retegui, 64. min).
Gola: 1-0, 55. min: Calafiori, bere atean.
Epailea: Slavko Vincic (Eslovenia). Txartel horia atera die Rodri (45), Le Normand (69), Carvajal (96), Donnarumma (15) eta Cristante (46) jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa