Futbola
FIORENTINAREN AURKA
A. A. | EITB MEDIA
Greziako taldeak Fiorentina gainditu du El Kaabi marokoarrak luzapenean sartutako gol bakarrarekin.
Mendilibar eta Olympiakoseko jokalariak, garaikurra jasota. Argazkia: EFE
Jose Luis Mendilibar Zaldibarko (Bizkaia) entrenatzailearen Olympiakos taldeak irabazi du 2023-24 denboraldiko Konferentzia Liga, Fiorentinaren aurka 1-0 irabazita, Ayoub El Kaabi aurrelari marokoarrak luzapeneko 116. minutuan sartutako golari esker.
Hala, Olympiakosek irabazten duen lehendabiziko Europako txapelketa da. Aitzitik, Fiorentinak bigarren urtez jarraian galdu du Konferentzia Ligako finala; izan ere, aurreko denboraldian ere porrot egin zuen West hamen aurka.
Garaipen horrekin, Mendilibarrek Europako bere bigarren titulua irabazi du jarraian, aurreko denboraldian Sevillarekin lortu zuen Europako Ligaren ostean. Orduko hartan, beste talde italiar bat (Erroma) azpiratu zuen, penaltietan, arauzko denbora ba eta batekoarekin amaitu ondoren.
Fitxa teknikoa:
1 - Olympiakos: Tzolakis; Rodinei, Retsos, David Carmo, Ortega; Chiquinho (Horta, 77. min), Iborra, Hezze; Podence (Maosuras, 105. min), Fortounis (Jovetic, 73. min) eta El Kaabi (El Arabi, 122. min).
0 - Fiorentina: Terracciano; Dodo, Milenkovic, Martínez Quarta, Biraghi (Ranieri, 105. min); Arthur (Duncan, 74. min), Mandragora; Bonaventura (Barak, 82. min); Nico González (Beltrán, 105. min), Kouamé (Ikoné, 82. min) eta Belotti (Nzola, 59. min).
Golak: 1-0, 116. min: El Kaabi
Epailea: Artur Soares Dias (Portugal). Txartelo horiak: Podence (29. min), Jovetic (94. min), Paschalakis (95. min) Olympiakosen aldetik; eta Martínez-Quarta (42. min), Kouamé (79. min), Biraghi (min. 99. min) Fiorentinaren partetik.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa