21:58

Futbola

Betisek utzita dago

Felix Garreta Amorebietako jokalaria, koma induzituan

EITB MEDIA

Atzelari katalanak 20 urte ditu, eta Betisek utzita jokatu du, denboraldi honetan, Bizkaiko klubean. Kataluniako ospitale batean dago, koma induzituan, burezurreko traumatismo batengatik, etxeko istripua izan ostean.

  • Irudia: SD Amorebieta.

    Irudia: SD Amorebieta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Felix Garreta Amorebietako atzelaria koma induzituan dago, ospitaleratuta, etxeko istripua izan ostean jasandako burezurreko traumatismo batengatik; ez da beste xehetasunik eman istripu horren gainean, Bartzelonako Palau-solita i Plegamans herrian jazo zen, Garretaren herrian. Jokalaria Betiseko futbolaria da, eta utzita dabil Amorebietan. Bizkaiko klubak mediku txostenean zehaztu duenez, Felixek pronostiko erreserbatua du, eta haren bilakaeraren zain daude.

Felix Marti Garreta, 20 urtekoa bera, koma induzituan dago, Kataluniako ospitale bateko zainketa intentsiboetako unitatean. Duela egun batzuk, gainditu egin zuen egoera hori, baina gerora berrizkatura izan zuen, eta beste behin induzitu zioten koma, ostegun arratsaldean Canal Sur Radiok iragarri duenez.

Betiseko erdiko atzelaria (ezker hegalean ere aritzen da) 2020-21 denboraldian iritsi zen Betisera, eta 2022-23 denboraldian egin zuen debuta lehen taldean, Benito Villamarin futbol zelaian, Betis-Athletic Ligako partidan. Ibizaren aurkako kanporaketan ere jokatu zuen, Errege Kopan.

Betis Deportivo taldetik, Amorebietara joan zen, 2023ko udaran, utzita. Bizkaiko taldean hasierako hamaikakoan jokatzen du beti; 33 partidatan zelairatu da, Ligako 31tan, lau gol sartu ditu eta asistentzia bat eman. Talde urdinean horren ondo ibili denez, Betisen asmoa da 2024-25 denboraldiko denboraldiaurrean Manuel Pellegriniren esanetara egotea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena