18:33

Futbola

LALIGA EA SPORTS

Euskal derbiak dira interesgune handiena pizten duten partidak bisitarien harmailara joateko

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Real Sociedad-Athletic Club, Osasuna-Real Sociedad eta Alaves-Athletic Club neurketak izan dira bisitarien aldetik sarrera eskari handiena izan dituzten norgehiagokak.

  • Mikel Merinok, Realeko jokalaria, salto egiten du Osasunako taldekoez inguratuta

    Mikel Merinok, Realeko jokalaria, salto egiten du Osasunako taldekoez inguratuta. Irudia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

LaLiga EA Sportseko 17 klubek jarraitzaile bisitarien harmailetako baldintzak erregulatzeko hitzarmena sinatu zuten denboraldi hasieran. Horri esker, lehen 18 jardunaldietan 29.532 sarrera saldu zaizkie talde bisitarien zaleei, 29,6 eurotan, bataz beste.

Aipatu akordioak kupo finko bat ezartzen du zale bisitarientzat: 300 sarrera 30 euroko gehieneko prezioan. Hala, orain arte izandako 131 partidetatik 44tan eskainitako sarrera guztien ehuneko ehuna saldu da.

Reala-Athletic, Osasuna-Real Sociedad eta Alaves-Athletic Club euskal derbiak izan dira oraingoz zale bisitarien aldetik interesgune gehien piztu dituzten neurketak. Izan ere, lehendabizikoak % 730eko eskakizuna baino gehiago izan zuen; bigarrenak, % 624koa, eta hirugarrenak, aldiz, % 571tik gorakoa.

Euskal derbien ostean, Sevillaren eta Betisen arteko Andaluziako derbia ageri da eskaera gehien izan zituenen artean (% 250etik gora).

Taldeei dagokienez, Sevilla da, bataz beste, sarrera gehien eskaintzen dien taldea bisitariei (602). Andaluziarren ondoren, Athletic agertzen da bigarren tokian sailkapen horretan (550), gero Betis (531), Valentzia eta Granada, azken bi horiek ia 500 sarrera eskainita.

LaLigak nabarmendu duenez, lehen 18 jardunaldietan sarrera gehien erosi dituzten zaleak Betis eta Atletico Madrilekoak dira, ia 3.100 erosita talde bakoitzak. Bi horien atzetik daude Cadiz (2.819), Athletic Club (2.553) eta Las Palmas (2.385).

Honako hauek dira hitzarmen hau sinatu zituzten klubak: Alaves, Almeria, Athletic Club, Atletico Madril, Bartzelona, Betis, Cadiz, Celta, Getafe, Girona, Granada, Las Palmas, Mallorca, Osasuna, Real Sociedad, Sevilla eta Valentzia.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena