Futbola
Kopako finalerdiak
EITB Media
Athletic-Bartzelona kanporaketako joaneko neurketa Bilbon jokatuko da, martxoaren 7an; itzulikoa, aldiz, hilaren 14an, Bartzelonan. Biak ala biak 21:00etan hasiko dira. Atletico-Reala kanporaketako joanekoa martxoaren 6an izango da, 19:00etan, Madrilen; itzulikoa, ostera, hilaren 13an, 18:30ean.
Erregina Kopa. Argazkia: @FutFemRFEF
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi ditu jada Erregina Kopako finalerdietako kanporaketetako joaneko zein itzuliko partiden datak eta ordutegiak. Finalerdietako joanekoak martxoaren 6an eta 7an jokatuko dira; itzulikoak, aldiz, hilaren 13an eta 14an.
Atletico Madrilen eta Realaren arteko kanporaketako joaneko neurketa martxoaren 6an jokatuko da, 19:00etan, Madrilen; itzulikoa, aldiz, hilaren 12an, 18:30ean, Donostian.
Beste kanporaketan, Athleticek Bartzelona hartuko du etxean, martxoaren 7an. Zuri-gorrien eta blaugranen arteko itzuliko lehia hilaren 14an jokatuko da, Bartzelonan. Joanekoa zein itzulikoa 21:00etan izango dira.
Finalerdietako kanporaketetako partiden datak eta ordutegiak:
Joaneko partidak:
Martxoak 6, asteazkena: Atletico Madril - Reala (19:00)
Martxoak 7, osteguna: Athletic Club - Bartzelona (19:00)
Itzuliko partidak:
Martxoak 13, asteazkena: Reala - Atletico Madril (18:30)
Martxoak 14, osteguna: Bartzelona - Athletic Club (21:00)
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa