10:05

Futbola

2023 -2024 denboraldia

Euskal taldeek asteburuan ekingo diote F Ligari

EITB MEDIA

Athleticek larunbat eguerdian jokatuko du Atletico Madrilen etxean, eta neurketa zuzenean ikusi ahal izango da, bai ETB1en bai eitb.eus-en. Eibarrek Levante hartuko du Ipuruan, eta Realak Granadara egingo du bidaia.

  • F Liga. Argazkia: EFE

    F Liga. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek, Eibarrek eta Realak F Ligako lehen neurketa jokatuko dute asteburu honetan. Athleticek Madrilera egingo du bidaia, larunbat eguerdian Atletico Madrilen kontra aritzeko. Aurtengo denboraldiko berritasunen artean, Nahikari Garcia aurrelaria eta Adriana Nanclares atezaina ez ezik, Maddi Torre eta Marta San Adrian aipa daitezke. Bilboko taldearen norgehiagokaren nondik norakoak zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en.

Eibarko neskek, berriz, Ipuruan hartuko dute Levante, larunbat eguerdian horiek ere. Erreginaren Kopan Europa taldea 0-2 mendean hartzetik dator Yerai Martinen taldea, F Ligan jokatzeko lorpen historikoari aurre egiteko gogoz. Horretarako, taldea indartu dute, besteak beste, Nati Cano, Annelie Leitner eta Amani Kakounan kontratatuta.   

Realak, bere aldetik, Granadan du hitzordua, igandean, 19:00etatik aurrera, Los Carmenes futbol-zelaian. Natalia Arroyoren aginduetara, Donostiako taldeak aurrealdea sendotu du Lorena Navarro jokalaria fitxatuta. Horrez gain, Jacqueline Owusu erdilari ghanatarra ere txuri-urdinez arituko da.

F Liga joan den astean zen abiatzekoa, baina futbolarien grebak bertan behera utzi zuen. Aste honetan, ordea, patronalaren eta sindikatuen arteko akordioa adostuta, prest daude denboraldiari ekiteko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena