20:24

Futbola

FITXAKETA

Jon Morcillok Amorebietan jokatuko du denboraldia amaitu arte, Athleticek utzita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bigarren lagapena izango da 24 urteko jokalari zornotzarrarentzat; izan ere, 2021-2022 denboraldiko bigarren zatia Valladoliden aritu zen.

  • Jon Morcillo. Argazkia: SD Amorebieta

    Jon Morcillo. Argazkia: SD Amorebieta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Morcillok aurtengo denboraldia amaitu arte Amorebietan utzita jokatzea adostu dute Zornotzako taldeak eta Athletic Clubek.

Horrenbestez, aipatutakoa bigarren lagapena izango da 24 urteko jokalari zornotzarrarentzat; izan ere, 2021-2022 denboraldiko bigarren zatia Valladoliden aritu zen. Gaztela eta Leongo taldeko kide zela, 10 neurketa jokatu zituen eta gol bat sartu. Denboraldi bukaera horretan, Valladolidek Lehen Mailara igotzea lortu zuen.

Morcillo 2015eko udan iritsi zen Lezamara, Durangoko Kultural taldeko gazteen taldetik, eta Basconia eta Bilbao Athletice taldeetatik igaro ondoren, 2020ko irailaren 12an egin zuen debuta zuri-gorrien lehen taldearekin, Granadaren aurkako partida batean, Gaizka Garitanoren aginduetara. Geroztik 54 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin.

Athleticek lagapenaren berri emateko argitaratu duen oharrean gogorarazi duenez, Morcillorekin duen lotura 2024ko ekainaren 30ean amaitzen da, baina Bilboko taldeak kontratu hori luzatzeko aukera du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena