00:51

Futbola

Hypermotion Liga

Amorebietak ez du abantaila aprobetxatu, eta berdinketa lortu du Albaceteren aurka (2-2)

I. G. | EITB MEDIA

Bizkaiko taldea irabazten hasi da Raycoren eta Garretaren gol goiztiarrei esker, baina aurkariak markagailua parekatu du Fusterren gol batekin atsedenaldira joan aurretik eta Quilesen beste batekin bigarren zatia hasi eta berehala.

  • Albacete - Amorebieta.

    Albacete - Amorebieta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amorebietak ez du lehen zatian lortutako bi golen abantaila aprobetxatu, eta berdinketa lortu du Albaceteren aurka (2-2), igande honetan, Carlos Belmonte futbol-zelaian jokatutako Hypermotion Ligako bigarren jardunaldian.

Albacete - Amorebieta partidako laburpena

Partida ondo hasi dute bizkaitarrek, 5. minuturako markagailua irekita baitzuten. Raycok Edwardsen jaurtiketa baten aldaratzea aprobetxatu du gaueko lehen gola egiteko (0-1).

Sibo bigarrena sartzeko zorian egon da burukada batekin, baina sare albotik ihes egin dio. Felix Garretak ez du barkatu, ordea, 23. minutuan. Ezker hegaletik Raycorekin konbinazio bikaina egin du, bisitarien bigarrena egiteko (0-2).

Quiles markagailuko aldea murrizten saiatu da, baina bere ukitua bisitarien atearen gainetik joan da. Manu Fusterrek, aldiz, Albaceteren lehen gola sartu du lehen zatiaren luzapeneko lehen minutuan (1-2).

Atsedenaldiaren ostean, Quilesek landu duen kontraeraso batek ezkerkada batekin bukatu du, eta 2-2koa jarri du markagailuan.

Alternatiben fase bat hasi da orduan, Carbonellen aukera batekin lehenengo, Bernabek Edwardsen gola eragotzi du geldiketa bikoitza eginda.

Azkenean, 2-2 amaitu da partida.

 

Fitxa teknikoa

2 - Albacete: Bernabé, Álvaro (Carlos Isaac, 46. min), Djetei, Glauder (Ros, 46. min), Julio Alonso (Jonathan Silva, 84. min), Agus Medina (Bolívar, 46. min), Riki, Olaetxea, Manu Fuster, Juanma eta Quiles (Shashoua, 64. min).

2 - Amorebieta: Pablo Campos, Jorge Mier (Álvaro Núñez, 59. min), Manu Hernando, Etxeita, Félix (Seguín, 46. min), Dorrio (Quintero, 84. min), Carbonell (Erik Morán, 76. min), Sibo, Rayco, Ryan Edwards (Eraso, 84. min) eta Eneko Jauregi.

Golak: 0-1: Rayco (4. min) 0-2: Félix (23. min) 1-2: Fuster (46. min) 2-2: Quiles (46. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena