11:22

Futbola

Fitxaketa

Amorebietak Alvaro Nuñez fitxatu du

EITB Media

Sondikako jokalariak Zornotzako taldean jokatuko du 2023-204 denboraldian. Bartzelona B taldearekin kontratua amaitu ostean iritsi da Amorebietara.

  • Alvaro Nuñez

    Alvaro Nuñez, Amorebietako jokalaria. Argazkia: @SDAmorebieta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amorebietak Alvaro Nuñez fitxatu du, klubak ostiral honetan, uztailaren 14an, jakinarazi duenez. Sondikako (Bizkaia) jokalariak denboraldi baterako kontratua sinatu du Zornotzako taldearekin.

Nuñez eskuin hegaleko defentsa da, eta Bartzelonaren bigarren taldearekin, Barça Atleticekin, ekainaren 30ean kontratua amaitu ostean fitxatu du Amorebietak.

Alvaro Nuñez kimu mailan heldu zen Athleticen harrobira, eta Bilboko klubeko haztegiko hainbat mailatatik pasa zen Bilbao Athleticera, bigarren taldera, iritsi arte. 2019-2020 denboraldian egin zuen debuta Bilbao Athleticekin, eta jokalari garrantzitsua izan zen Athleticen gizonezkoen bigarren taldean. Hala, 2021-2022 sasoian minutu gehien jokatu zituen futbolaria (3.119) izan zen. Berak bakarrik gainditu zuen jokatutako 3.000 minutuen langa.

2022ko udan Barça Atleticek fitxatu zuen sondikarra. Bartzelonaren gizonezkoen bigarren taldearekin 40 partida ofizial jokatu zituen, 39tan titular izanda. Neurketa bakarra galdu zuen zigortuta egon zelako. Barça Atleticen ere, minutu gehien jokatu zituena izan zen (3.494) iragan denboraldian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena