09:30

Futbola

Fitxaketa

Alex Carbonell fitxatu eta Gorka Iturraspek ez duela jarraituko iragarri du Amorebietak

Agentziak | EITB MEDIA

Carbonell Bartzelona B taldetik dator. 2016ko azaroan, lehen taldearekin debuta egin ondoren, Reus, Kordoba, Holandako Fortuna Sittard, Suitzako Lucerna eta Celta B taldeetan jokatu du.

  • Alex Carbonell, Amorebieta SD taldeko jokalari berria. Argazkia: @SDAmorebieta

    Alex Carbonell, Amorebieta SD taldeko jokalari berria. Argazkia: @SDAmorebieta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelona B taldetik datorren Alex Carbonell erdilaria fitxatu duela iragarri du Amorebietak, baita Gorka Iturraspek ez duela jarraituko ere. 

Carbonellek 25 urte ditu, eta Bartzelonaren harrobian hasi zen. 2016ko azaroan egin zuen debuta lehen taldearekin, Luis Enriqueren aginduetara, Herculesen aurkako Kopako partida batean. Ondoren, Reus, Holandako Fortuna Sittard, Suitzako Lucerna eta Celta B taldeetan ere aritu zen jokalari kataluniarra, joan den denboraldian Bartzelona Bra itzuli zen arte. 37 norgehiagoka jokatu ditu han, Rafa Marquezek gidatuta.

Fitxaketa horrekin, 17 futbolari ditu Haritz Mujika entrenatzaileak, Bigarren Mailarako itzuleran. Horietatik zazpi berriak dira: Carbonell, Erik Moran (Ponferradina), Felix Garreta (Betisek utzita), Daniel Lasure (Eibar), Luis Quintero (Vila-realek utzita), Manu Hernando (Tondela/POR) eta Javi Eraso (Akritas Chlorakas/CHP).

Era berean, Unai Marinok, Jon Mikel Magunagoitiak, Josue Dorriok, Kwasi Sibok eta Eneko Jauregik kontratua berritu dute; indarrean zuten, berriz, Xabi Etxeita, Jorge Mier, Iker Seguin, Rayco Rodriguez eta Ryan Edwards jokalariek. Halaber, Grant Mateer estatubatuarra proba fasean egongo da denboraldiaurrean.

Bestetik, 14 jokalarik Urritxeko taldea utziko dute. Iturraspek ez ezik, honako hauek ere ez dute jarraituko: Javier Muruak, Mikel Praderak, Haritz Albisuak, Victor Lopezek, Mikel Goiriak, Juan Rodriguezek, Antxon Jasok eta Unai Bujanek, Jorge Yriartek, Toni Herrerok, Antonio Jesus Cantonek, Ewan Urainek eta Julen Jon Guerrerok.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 Zuzenean 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena