21:35

Futbola

BERRITZEA ETA FITXAKETA

Amorebietak Jauregi golegilea berritu eta Hernando erdiko atzelaria fitxatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jauregik jarraituko duenez eta Hernando iritsi denez, Haritz Mujika taldeko entrenatzaileak 15 jokalari ditu oraingoz hurrengo denboraldiari begira.

  • Eneko Jauregi

    Eneko Jauregi. Argazkia: Amorebieta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amorebieta Bigarren Mailara itzuli da Lehen RFEFen denboraldi bat jokatu eta gero, eta astelehen honetan jakitera eman ditu Eneko Jauregi goleatzailearen berritzea eta Manu Hernando erdiko atzelariaren fitxaketa. Azken hori Madrileko harrobian hazi zen eta Portugaleko Tondelatik etorri da.

Jauregik (Muxika/Bizkaia, 1996-07-13) aurreko denboraldiko goleatzaile nagusia izan zen Lehen RFEF-eko 2. multzoan, 15 golekin; jarraituko duenez eta Hernando (Palentzia, 1998-07-19) iritsi denez, Haritz Mujika taldeko entrenatzaileak 15 jokalari ditu oraingoz hurrengo denboraldiari begira.

Goleatzaile bizkaitarraz gain, aurreko denboraldiko Unai Marino eta Jon Mikel Magunagoitia atezainek, Xabi Etxeita eta Jorge Mier atzelariek eta Iker Seguin, Kwasi Sibo, Rayco Rodriguez, Jose Dorrio eta Ryan Edwards erdilariek ere taldean jarraituko dute. Hernandorekin batera, Amorebietako jokalari berri gisa Daniel Lasurek, Erik Moranek, Luis Quinterok eta Felix Garretak sinatu dute. Gainera, Grant Mateer hegaleko estatubatuarrak proban hasi du denboraldiaurrea.

Amorebietak konfirmatutako azken bi jokalarietatik, Jauregi iazko udan iritsi zen Urritxera San Sebastian de los Reyes taldetik, badaki zer den Bigarren Mailan lehiatzea, 2017-2018 denboraldiko bigarren itzulian Kordoba taldearen koloreak defendatu zituelako.

Bestalde, Hernando, Tondelan azken bi denboraldietan eta internazionala Espainiako selekzioarekin, Real Madrilen hazi zen eta lehen taldearekin lehiatu zuen lagunarteko partida batzuetan. Futbolari urdin berriak bi esperientzia izan zituen Bigarren Mailan: Racing Santanderren jokatu zuen utzita 2019-2020 denboraldian eta Ponferradinan 2020-2021 denboraldian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 Zuzenean 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena