Futbola
Ezin aurrera egin
EITB Media
Bizkaiko taldea Autolek kanporatu du penalti jaurtiketetan eta Nafarroakoak porrota jaso du Fuentesen aurka (0-3).
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Dinamo San Juan eta Amigo euskal taldeek agur esan diote Errege Kopako ametsari asteazken honetan (urriak 19) txapelketako atariko kanporaketak galduta Autolen eta Fuentesen aurka, hurrenez hurren.
Amigok galdu egin du Fuentesen aurka (0-3) etxean jokatu duen kanporaketa. Nafarroako taldeari maldan gora jarri zaio neurketa 17. minutuan jokalari bat gutxiagorekin geratu denetik, Alvaro Almuniak txartel gorria ikusi ostean. Tobajasek bi gol sartu ditu Fuentesentzat atsedenaldiaren aurretik, eta, bigarren zatian, Oscarrek jarri du 0-3koa markagailuan.
Bestalde, Dinamo San Juanek gertu izan du Kopako lehen kanporaketarako txartela eskuratzea, baina ezin izan du Autol mendean hartu. Santurtziko taldeak Errioxan jokatu du. Neurketa parekatua izan da. Luzapeneko lehen zatia amaitzear zenean sartu du gola Dinamo San Juanek; hain zuzen ere, 105. minutuan, eta Hierro izan da golegilea (0-1). Neurketako 116. minutuan, ordea, Autolek banakoa jarri du markagailuan (1-1). Horrenbestez, garailea penalti jaurtiketetan erabaki da: Dinamo San Juanek eta Autolek bederatzina penalti jaurti dituzte; Santurtzikoek bi huts egin dituztenez eta Errioxakoek bakarra, Autolek lortu du Errege Koparako txartela.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa