Futbola
ATLETICOKO JOKALARIA DA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Denboraldi honetako partida gehienetan, Griezmann aulkitik atera da 63. minutuan. Orain, bi klubak akordio batera iritsi dira.
Antoine Griezmann eta Miguel Angel Gil Marin kontratu berria sinatzen. Argazkia: EFE
Atletico Madrilek eta Bartzelonak akordioa lortu dute Antoine Griezmann aurrelari frantziarra eskualdatzeko, 2026ra arte talde zuri-gorriarekin kontratu berria sinatu ostean.
Denboraldi honetako partida gehienetan, Griezmann aulkitik atera da 63. minutuan. Arrazoia argia zen: ikasturte honetako partiden % 50ean gutxienez 45 minutu jokatuz gero, talde koltxoneroak jokalaria 40 milioi euroren truke erosi beharko lioke Bartzelonari denboraldi honen amaieran. Orain, bi klubak akordio batera iritsi dira.
Guztira, Griezmannek 304 partida ofizial jokatu ditu zuri-gorriekin, 59 asistentzia eman ditu eta 144 gol sartu ditu. Atletico Madrilen historiako laugarren golegile onena da, Jose Eulogio Garate gaindituz eta Camposengandik bi golera. Simeoneren taldearekin Espainiako Superkopa irabazi du 2014an, 2018ko Europa Liga eta 2018ko Europako Superkopa.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa