20:32

Futbola

SANTANDER LIGA

Reala 1-0 gailendu zaio Alavesi derbian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Martin Zubimendik 70. minutuan sartutako golak hiru puntuak eman dizkio Imanolen taldeari euskal derbian, eta 47 puntu ditu dagoeneko. Babazorroak, berriz, 22rekin geratu dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak izerdi ugari bota behar izan du igande honetan Alavesen aurka irabazteko (1-0). Izan ere, bigarren zatiko 70. minutura arte itxaron behar izan dute etxekoek Martin Zubimendik baloia Pachecoren ate barrura bidal zezan, geldikako jokaldi bat eta gero.

Donostiarrek ondo jokatu dute neurketan zehar, batez ere atsedenaldiaren ostean. Hala ere, lehen zatian, aurkaria nekarazi eta aukera on batzuk ere izan dituzte atsedenaldira abantailarekin joateko, baina Isak eta Merino ez dira fin ibili babazorroen ate zulatzeko garaian.

Bigarren zatian, talde txuri-urdinaren bertsio hobea agertu da, eta hainbat abagune pilatu ditu markagailuan aurreratzeko, Zubimendiren gola iritsi baino askoz lehenago. Azkenerako, aipatu gola 70. minutuan heldu da, erdilari donostiarrak Mikel Oyarzabalek ateratako falta errematatu duenean.

Norgehiagokako azken txanpan Alavesek berdinketa lortzeko merituak egin ditu, baina Alex Remiro ikusgarri batekin egin du topo. Atezain nafarra hesi bat izan da, batez ere Vallejok area barrutik egindako jaurtiketari erantzun bikaina eman dionean.

Horrenbestez, Realak ezin sendoago jarraitzen du Reale Arenan 2022. urtea hasi zenetik, ez baitu golik jaso tarte horretan Liga txapelketan. Ondorioz, Europarako borrokan ari diren taldeekin batera segitzen du. Gasteiztarrak, bestalde, jaitsiera postuetan geratzen dira 22 punturekin.

Fitxa teknikoa:

1 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel (Zaldua, 74. min), Le Normand, Jon Pacheco, Rico; Merino, Illarramendi (Zubimendi, 46. min), Rafinha (Zubeldia, 82. min); Portu, Januzaj (Oyarzabal, 61. min), Isak (Sorloth, 61. min).

0 - Deportivo Alavés: Fernando Pacheco; Tenaglia, Laguardia, Lejeune, Duarte; Pina (Escalante, 61. min), Edgar Méndez (Jason, 73. min), Rioja (Vallejo, 83. min), Moya (De la Fuente, 83. min), Pons (Loum, 73. min); Joselu.

Epailea: Figueroa Vázquez (Andaluziako batzordea). Txartel horiak: Illarramendi (Reala); Laguardia (Alaves).

Golak: 1-0, 71. min: Zubimendi.

Gertaerak: Reale Arenan edukiera mugarik gabe jokatu den lehen neurketa izan da pandemia hasi zenetik, eta 31.573 zale bildu dira bertan, horietatik mila inguru Alaveseko jarraitzaileak izanik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena