Futbola
Abenduaren 10etik 13ra
EITB Media
Alaves - Getafe eta Athletic Club - Sevilla neurketak abenduaren 11n jokatuko dira. Osasuna - Barça eta Betis - Reala, berriz, abenduaren 12an.
Osasunako joklariak Rayo Vallecanori sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Santander Ligak asteazken honetan jakinarazi ditu 17. jardunaldiko partiden datak eta orduak. Alavesek eta Athleticek abenduaren 11n jokatuko dute; Osasunak eta Realak, aldiz, abenduaren 12an.
Larunbatean, abenduaren 11n, Alaves - Getafe partida jokatuko da Mendizorrotzan, 16:15ean. Egun berean, Athleticek Sevilla hartuko du San Mamesen, 21:00etan.
Igandean, abenduaren 12an, Osasunak Bartzelona izango du aurkari Sadarren, 16:15ean, eta Realak Betisi egingo dio bisita 18:30ean.
Santander Ligako 17. jardunaldiko partiden datak eta orduak:
Abenduak 10, ostirala:
(21:00) Mallorca - Celta
Abenduak 11, larunbata:
(14:00) Espanyol - Levante
(16:15) Alaves - Getafe
(18:30) Valentzia - Elx
(21:00) Athletic Club - Sevilla
Abenduak 12, igandea:
(14:00) Vila-real - Rayo Vallecano
(16:15) Osasuna - Bartzelona
(18:30) Betis - Reala
(21:00) Real Madril - Atletico Madril
Abenduak 13, astelehena:
(21:00) Cadiz - Granada
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa