18:30

Eibar

Hypermotion Liga

Eibar igoerako postuetan da, Andorra mendean hartu ostean (0-2)

EITB MEDIA

Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Andorran, Jon Bautistak sartutako bi golei esker, eta bigarren tokian jarri da, Hypermotion Ligako sailkapenean.

  • Jon Bautista, bere lehen gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

    Jon Bautista, bere lehen gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek 2-0 irabazi dio Andorrari, Estadi Nacional futbol-zelaian jokatutako partidan, eta, ondorioz, Hypermotion Ligan bigarrena da orain, 58 punturekin, Leganes liderrarengandik lau puntura. Jon Bautistak egin ditu bi golak.

Armaginek ez dute joko bikaina egin, baina nagusi izan dira eta garaipen garrantzitsua lortu dute, datorren denboraldia berriro Lehen Mailan jokatu ahal izateko.

Joseba Etxeberriaren taldea indartsu hasi da, presioa goian eginda eta aurkariari baloi guztiak borrokatuta, baina Andarraren ate inguruan arriskurik sortu gabe. Baloiaren jabetza bisitariena zela ikusita, etxekoak euren zelaian sartu dira, kontraerasoan min egiteko helburuarekin.   

Edonola ere, lehen zatia parekatua izan da, eta bi taldeak golik sartu gabe joan dira atsedenaldira.

Aldagelatik bueltan, Andorrak aurrerapausoa eman du, presio handiagoa egin du eta baloia Eibarren zelaian mugitzen saiatu da. Hala, lehendabiziko aukera garbia, bigarren zatia hasi eta berehala izan du Karrikaburuk. Arbillak irrist egin duela baliatuta, Luca Zidaneren aurrera heldu da, baina atezainak baloia urruntzea lortu du.  

Ferran Costaren taldeak jarrera aldatu ostean, armaginak partida baretzen saiatu dira, eta 52. minutuan iritsi da eibartarren lehen gola. Jon Bautistak egin du, Cristian Gutierrezen erdiraketa baten ostean.

Polemika 68. minutuan sortu da. Alex Campori Eibarren arean egindako ustezko penaltia adierazi du epaileak. Alabaina, VAReko epaileak eskatuta, telebistan berriro ikusi du jokaldia, eta ez dela penaltirik izan erabaki du azkenean.

Zuzenketa horren ostean, Luca Zidanek ateko sakea egin du. Baloia Bautistari iritsi zaio, Corpasek buruz jo ondoren, eta pilotari zartako ederra emanez, Eibarren bigarrena egin du.  

Partidako minuturik erabakigarrienak izan dira; izan ere, Andorrarri berdinketa ekar ziezaiokeen balizko penalti bat izatetik, Eibar lasaitasunaren gola sartzera pasatu da, bi minutuan.

Azkenean, Joseba Etxeberriaren taldeak garaipen garrantzitsua bereganatu du Andorran, eta Lehen Mailara zuzenean igotzeko postuan dago.

FITXA TEKNIKOA:

0 - FC Andorra: Nico Ratti; Petxa, Alex Pastor, Diego Alende (Jose Marsa, 32. m), Diego Pampin (Alvaro Martin, 79. min); Jandro (Ruben Bover, 62. min), Sergio Molina; Ivan Gil, Julen Lobete (Iker Benito, 79. min), Pombo (Alex Calvo, 62. min); Karrikaburu.

2 - Eibar: Luca Zidane; Cristian Gutierrez, Juan Berrocal, Arbilla, Alvaro Tejero; Peru Nolaskoain (Sergio Alvarez, 74. min), Matheus Pereira (Unai Vencedor, 63. min); Mario Soriano, Ager Aketxe (Venancio, 84. min), Jose Corpas ('Mada', 74. min); Jon Bautista (Sergio Leon, 74. min)

Golak: 0-1: Jon Bautista (52. min). 0-2: Jon Bautista (71. min).

Epailea: Andres Fuentes Molina. Txartel hori atera dio Peru Nolaskoaini.

Gertakariak: Hypermotion Ligako 35. jardunaldia. 2.463 ikusle izan dira Andorrako Estadi Nacionalen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena