Eibar
LaLiga Hypermotion
EITB MEDIA
Jon Bautistak aurretik jarri ditu gipuzkoarrak partidaren hasieran, baina 11. minutuan epaileak txartel gorria atera dio Berrocali, eta Valladolidek emaitza irauli du.
Valladolid - Eibar. Argazkia: SD Eibar.
Eibarrek 3 eta 1 galdu du Valladoliden etxean, Hypermotion Ligako 32. jardunaldian jokatutako partida. Bautistak neurketa hasi eta berehala egin du armaginen gola, baina epaileak Berrocal kaleratu du Syllari egindako faltagatik, eta Eibarrek 10 jokalarirekin jokatu behar izan du ia partida guztia.
Eibarrek bikain hasi du neurketa, bigarren minuturako 0 eta 1 jarri baita aurretik, Jon Bautistak egindako golari esker. Gipuzkoarrek baloia zelai erdian lapurtu dute, Nolaskoainek pasea eman dio Bautistari, eta honek, bi zentralen artean sartuta, gola egin du.
Etxeko taldea banakoa lortzear izan da 7. minutuan, baina Zidanek erantzun bikaina eman dio Valladolideko jokalari batek oso gertutik egindako jaurtiketari.
Hurrengo jokaldian, epaileak baliorik gabe utzi du Valladolidek egindako gola, aurreko jokaldian Syllak falta egin duela iritzita. 11. minutuan, baina, Joseba Etxeberriaren taldea 10 jokalarirekin geratu da, epaileak Berrocali txartel gorria aterata. Eibarko jokalariak falta argia egin dio Syllari, senegaldarra Luca Zidaneren aurrean bakar-bakarrik geratzear zela.
Ondorengo minutuetan, Eibarrek nabaritu egin du jokalari bat gutxiagorekin aritu dela, eta Valladolidek aurrera egin du berdinketaren golaren bila, zorte handirik gabe. Etxeberriak, bitartean, Aketxe zelaitik atera eta Venancio sartu du, taldea 10 jokalariko eskemara egokitzeko.
Atsedenaldiaren ostean, Stoichkovek zelaia utzi behar izan du min hartuta, eta Etxeberriak Konrad atera du haren ordez. 1-1ekoa 57. minutuan egin du Valladolidek; Meseguer izan da golegilea.
Valladoliden golak
Bi minutu geroago, Sylla senegaldarrak 2 eta 1ekoa egin du kontraeraso batean.
Konradek distantzia murrizteko aukera izan du 62.ean, baina gola Valladolidek egin du, handik 5 minutura, Salazarrek bikain burututako kontraeraso batean (3-1).
Golak neurketa erabakita utzi du, eta Eibarrek ezer gutxi gehiago egin ahal izan du, 10 jokalarirekin, egoerari buelta emateko. Hiru puntuak Pucela aldean geratu dira.
Fitxa teknikoa:
3 - Valladolid: Masip; Luis Perez, Boyomo, David Torres (Lucas Oliveira, 80. min), Lucas Rosa; Meseguer, De la Hoz (Ivan Sanchez, 56. min), Monchu; Salazar (Marcos Andre, 80. min), Negredo (Juric, 70. min), Sylla (Moro, 80. min).
1- Eibar: Luca; Tejero, Berrocal, Arbilla, Cristian (Rios Reina, 46. min); Nolaskoain, Matheus; Aketxe (Frederico Venancio, 16. min), Mario Soriano (Vencedor, 75. min), Stoichkov (Konrad, 50. min); Bautista (Sergio Alvarez, 75. min).
Golak: 0-1, 2. min: Bautista. 1-1, 56. min: Meseguer. 2-1, 59. min: Sylla. 3-1, 68. min: Salazar.
Epaileak: Salvador Lax Franco (Murtziako batzordekoa). Txartel horia atera die etxeko taldeko Javi Sanchezi (8. min), aulkitik protesta egiteagatik, eta Luis Perezi (28. min), eta Eibar taldeko Tejerori (63. min). Horrez gain, txartel gorria atera dio Eibar taldeko Berrocali (11. min).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa