Athletic club
Berritzea
EITB MEDIA
Zarauztarrak beste hiru urtez luzatu du kontratua lehen taldean sartu eta gero.
Jon Uriarte eta Alex Padilla. Argazkia: Athletic
Athleticek eta Alex Padilla atezainak akordioa lortu dute kontratua 2029ko ekainaren 30era arte berritzeko, sinatuta zuena baino hiru denboraldi gehiago.
Zarauztik Lezamara salto egin ondoren, Padillaren hazkundea etengabea izan da, denboraldi honetan lehen taldean debuta egin duen arte.
Akordioa ostiral honetan sinatu da Ibaiganen, Jon Uriarte presidentea eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusia bertan zirela.
Atezainak bere gain hartu behar izan zuen Athleticen atea defendatzeko ardura, Unai Simon eta Julen Agirrezabalaren lesioengatik.
Hurrengo zuzenekoak
01 | 21:05 - 23:59 | ERREGE KOPA | Real Madril - Reala |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa