Athletic club
Etete klausularik gabe
EITB Media
Murgiako (Araba) atezainak 2029ko ekainaren 30era arte luzatu du klubarekin duen lortura, etete klausularik gabe.
Albisteak (3)
Unai Simonek kontratua berritu du Athleticekin 2029ko ekainaren 30era arte. Murgiako (Araba) atezainak etete klausularik gabe berritu du klubarekin lotzen zuen kontratua.
Horrela, bada, Unai Simon beste bost denboraldiz egongo da talde zurigorrian, 32 bete arte, hain justu ere.
Athleticek bere oharrean azpimarratu du Simon "atezain ikonikoa" dela eta balioan jarri du "bere ibilbide profesionalaren gailurrean" eta "etete klausularik gabe" berritu duela kontratua.
Bestalde, Simonek adierazi du "munduko atezainik onena izatea" gustatuko litzaiokeela, "baina klub honetako kide izanda". "Uste dut anbizio handiz jokatzea dela hori", erantsi du.
Ildo bereran, aitortu du "Athleticen tituluak irabaztea zaila" dela, baina, behin lortzen duzunean, Kopan gertatu zen bezala, guretzat ez ezik, zaleentzat ere, gauza zoragarria da, bakarra, eta uste dut horrek beste klub batzuetan irabazteak baino gehiago merezi duela", nabarmendu du.
Horrez gain, kontratua klausularik gabe berritu izana "maila honetara iristen lagundu didan jendeari eskerrak emateko modu bat" dela esan du.
"Oso pozik nago Athleticen, eta eskerrak emateko modurik onena hemen egotea da, klubak nahi duen arte. Berdin dio ze talde datorren, nire ideia hemen egotea da", berretsi du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa