12:28

Athletic club

Erregina Kopa

Athletic kanporaketari eusten saiatuko da, Bartzelonako itzuliko partidari begira

EITB MEDIA

Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk: telebistan, ETB1en, eta, streamingez, eitb.eus atarian, 19:00etatik aurrera.

  • Athleticeko nesken artxiboko argazkia

    Athleticeko nesken artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Erreginaren Kopako finalerdiaren joaneko partida jokatuko du ostegun honetan San Mamesen (19:00etan) Bartzelonaren kontra, datorren asteko itzuliari begira kanporaketa bizirik mantentzeko asmoarekin.

Talde bilbotarrak galdu egin zuen Ligako partida Lezaman Bartzelonaren aurka (0-4), nahiz eta partida ondo jokatu, atsedenaldira huts eta bateko emaitzarekin iritsita.

Hala ere, Athletic beti saiatzen da motibatzen, gizonezkoen taldeari ez bezala, neskak ez baitira ondo ibili orain arte lehiaketa honetan. Athleticek bost Liga titulu dituen arren, Erreginaren Kopa ez du inoiz irabazi.

Oraingoan, ilusioa eta konfiantza taldearen gaztetasunean jarri dute. Espainiako selekzioaren beheko mailetan saritutako hainbat jokalari ez ezik, Ane Azkona eta Nahikari Garcia erasoko jokalariak nabarmentzen dira.

Ligako Betisen aurkako partida irabazi (1-0) ondoren, Athletic zortzigarren postuan dago F Ligako sailkapenean 26 punturekin. Zazpigarrenetik (Reala) puntu bakarrera dago, eta seiren aldea du bederatzigarrenarekin (UD Tenerife).

Neurketa horretako hamaikako jokalariak hauek izan ziren: Azkona, Nahikari, Nanclares, Elexpuru, Landaluze, Maddi, Nerea Nevado, Zubieta, Oguiza, Pinedo eta Zugasti.

Ez dirudi Bartzelonaren aurkako partidan Aznarren hamaikakoa asko aldatuko denik, hala ere, Bibi, Itxaso, Mariana, Sara Ortega eta Jone Amezagak aukerak dituzte neurketako lehenengo zatian irteteko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena