16:43

Athletic club

21:30etik aurrera

Oscar de Marcosi elkarrizketa, osteguneko Teleberrin

EITB MEDIA

ETB2ko albistegiko kirol tartean egingo diote elkarrizketa Athleticeko jokalari arabarrari, talde zuri-gorriaren bolada onaz hitz egiteko, besteak beste.

  • Oscar de Marcos Athleticeko jokalaria

    Oscar de Marcos Athleticeko jokalaria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oscar de Marcos Athleticeko jokalaria izango da protagonista ostegun honetako gaueko Teleberriko kirol tartean. Atzelari arabarrak talde zurigorriaren bolada onaz hitz egingo du. Lehoiak bosgarren daude EA Sports Ligako sailkapenean, Girona San Mamesen mendean hartu ostean. Halaber, Errege Kopako finalaurrekoa alde du Athleticek, Atletico Madrili etxean 0-1 irabazita. Itzuliko neurketa otsailaren 29an jokatuko dute, San Mamesen.

Alavesen ekin zion futbolari ibilbideari De Marcosek, baina, 2009an Athleticera heldu zenez gero, han jokatu du. Beraz, 15 denboraldi daramatza klubean, 500 partida baino gehiago jokatuta. Aurten amaituko zaio kontratua, eta oraindik ez dute zehaztu berrituko duen ala ez. Igandean, Betis-Athletic partidan, Ernesto Valverde entrenatzaileak erabakitzen badu De Marcosek jokatzea, Guardiakoak 400. norgehiagoka jokatuko luke talde zuri-gorriarekin, Ligan; historian, oraingoz, soilik beste sei jokalarik lortu dute zifra horretaraino iristea.

Elkarrizketa 21:30ean hasiko da, ETB2ko Teleberri albistegiaren kirol tartean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    08 Zuzenean 12:35 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bosgarren etapa
    08 Zuzenean 15:15 - 18:10 TXIRRINDULARITZA | Navarra Women's Elite Classic

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena