19:27

Athletic club

Dublinen

Athleticek 1-1 egin du 10 jokalarirekin Manchesterren aurka, denboraldiaurreko azken partidan

EITB MEDIA

Nico Williamsek aurretik jarri ditu zuri-gorriak 29. minutuan. Bigarren zatian, epaileak txartel gorria atera dio Paredesi, eta gaineratutako denboran Pellistrik banakoa egin du.

5:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek eta Manchester Unitedek 1-1 amaitu dute Dublingo Aviva futbol zelaian jokatutako lagunarteko partida.

Neurketako lehenengo minutuetan, talde ingelesa nagusi izan da, eta aukera ederra izan dute bigarren minutuan. Sancho bakar-bakarrik geratu da Unai Simonen aurrean, baina zuri-gorrien atezainak erantzun bikaina eman dio horren jaurtiketari.

Athleticek huts ugari egin ditu, baina minutuek aurrera egin ahala talde zuri-gorria lekua hartzen joan da Dublingo berdegunean. Presioa hobetu dute, paseetan asmatzen hasi dira, eta horri esker iritsi da Nico Williamsen gola, neurketako 29. minutuan. Maguirek baloia galdu du Oihan Sanceten aurrean, honek pase azkarra eman dio Nicori, eta Williams txikiak Heatonen atean sartu du baloia.

Manchesterrek arriskua sortzen jarraitu du Simonen area inguruan, baina emaitza ez da aldatu, eta 0 eta 1ekoarekin iritsi dira atsedenaldira.

Txartel gorria eta gola

Bigarren zatian, partidak ildo beretik jarraitu du, epaileak Aitor Paredes kaleratu duen arte. Athleticeko jokalariak aurkari bati heldu dio baloiarekin aurrera egiten ari zenean, eta, ondorioz, epaileak zuzenean atera dio txartel gorria.

10 jokalarirekin, bizkaitarrak atzean sartu dira emaitzari eusteko, eta ondo erantzun diete Manchesterren saiakerei, baina azken minutuan Pellistrik 1-1ekoa jarri du markagailuan.

Fitxa teknikoa:

1 - Manchester United: Heaton; Wan-Bissaka, Maguire, Lindelof, Álvaro Fernández (Evans, 64. min); Gore (Emeran, 80. min), Eriksen; Pellistri, Van de Beek (Hannibal, 46. min), Forson; eta Sancho (Hugill, 64. min).

1 - Athletic Club: Unai Simón; De Marcos, Vivian, Paredes, Lekue (Imanol, 75. min); Galarreta (Herrera, 75. min), Vesga; Nico Williams (Villalibre, 46. min), Sancet (Unai Gómez, 56. min), Muniain (Nolaskoain, 75. min); eta Iñaki Williams.

Golak: 0-1, 29. min: Nico Williams. 1-1, 93. min: Pellistri.

Epailea: Neil Doyle (Irlanda). Paredes kaleratu du, 66. minutuan, Hannibali falta egiteagatik, Athleticen azken atzelaria izanda. Gainera, txartel horia atera dio Manchester taldeko Evansi (83. min), eta Galarreta (39. min), Lekue (63. min), Vivian (83. min) eta Imanol (84. min) zuri-gorriei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena