19:52

Athletic club

Bayernekin negoziatzen ari da

Athleticek Javi Martinez fitxatu nahi du neguko merkatuan

Erredakzioa

Bayern Munichekin negoziatzen hasi da, eta 10 milioi euro ordaintzeko prest dago. Erdilariak bi urterako kontratua sinatuko luke.

  • Javi Martinez. Argazkia: EFE

    Javi Martinez, Bayernen entrenamendu baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETBk jakin ahal izan duenez, Athletic Javi Martinezen fitxaketa negoziatzen ari da Bayern Munichekin. Erdilaria talde alemaniarretik irteteko 10 milioi euro ordaindu beharko lituzke Bilboko klubak.

Javi Martinezek bi denboraldirako kontratua sinatuko luke Athleticekin. Azaroaren 15ean, ostiralean, Lizarrakoa Lezaman egon zen Athleticek eta Eibarrek jokatu zuten lagunarteko partida ikusten.

Polemika handia sortu zen erdilaria Athleticetik irten zenean, 2012ko abuztuan, baina 40 milioi euroko etete-klausula ordaindu zuen Bayernek Javi Martinez fitxatzeko. Urte horretan, Athletic Europa Ligako eta Errege Kopako txapeldunordea izan zen.

Bayernekin, Javi Martinezek 7 aldiz irabazi du Bundesliga, 4 aldiz Alemaniako Kopa eta 3 aldiz Alemaniako Superkopa. Gainera, Txapeldunen Liga bat, Europako Superkopa bat eta Kluben Munduko Txapelketa bat ere irabazi ditu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena