Alaves
DENBORALDI BATEZ
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Milanetik dator Gasteizera eta talde babazorroak jokalaria erosteko aukera izango du.
Luka Romero, Alaveseko fitxaketa berria. Argazkia: Alaves
Albisteak (4)
Luka Romero Deportivo Alaveseko jokalari berria bihurtu da, Gasteizko taldeak eta AC Milanek akordioa lortu ostean. Gainera, klub babazorroak jokalaria erosteko aukera izango du.
Argentinar eta espainiar herritartasuna duen 19 urteko jokalari mexikarra, utzita dator talde italiarretik eta Alavesekin jokatuko du 2024-25 denboraldian.
Mallorcako harrobian aritua, Espainiako Lehen Mailan debuta egin zuen jokalaririk gazteena izan zen Romero 2020an, 15 urte eta 255 egunekin. 17 urterekin Serie A ligara eman zuen jauzia Lazioren eskutik eta azkenean, 2023-24an AC Milanek fitxatu zuen.
Iaz Almerian utzita aritu zen denboraldiaren bigarren zatian. Bertan hamahiru partida ofizial jokatu eta hiru gol sartu zituen.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa