13:49

Alaves

Ospakizuna

Horrela ospatuko du igoera Alavesek, Gasteizen, astelehenean

Agentziak | EITB Media

Taldea 19:00etan aterako da Mendizorrotzako zelaitik autobusean eta Andre Maria Zuriaren Plazara arte joango dira, igoera bertan bildutako zaleekin batera ospatzeko.

  • Alaves taldeko zaleak

    Alaves taldeko zaleak. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek bere zaleekin batera ospatuko du Lehen Mailara lortutako igoera. Ospakizuna astelehenean izango da, Andre Mari Zuriaren plazan, talde arabarrak eta Baskoniak ospakizunetarako erabili ohi duten lekuan.

Jai giroa 17:30ean piztuko da; bertara iristen diren lehen zaleek zuzeneko musika izango dute ospakizuna berotzen hasteko.

19:00etan, Alaveseko jokalariak autobus ireki batean aterako dira Mendizorrotzatik eta Gasteizko kale ezberdinetatik joango dira Andre Mariaren Plazara iritsi arte, bertan bildutako zaleekin igoera ospatzeko.

Autobusa ondorengo kaleetatik pasako da: Cervantes pasealekua, Salbatierrabide, Araba kalea, Agirre Miramon Kalea, Nieves Cano kalea, Castro Urdiales kalea, Las Trianas kalea, Los Herran kalea, Errege Katolikoen kalea, Simon de Anda kalea, Basoa kalea, Gasteiz kalea, Adriano VI.a kalea, Magdalena kalea eta El Prado kalea.

Helburua auzoetatik igarotzea da igoera hiri guztiarekin ospatzeko, hirigunera iritsi aurretik.

Andre Mariaren Plaza, ohorezko aurreskua dantzatuko diete eta ondoren jokalariak eta teknikariak balkoira aterako dira zaleei hitz batzuk zuzentzeko. Ziurrenik, Asier Villalibrek, igoerarako gola sartu zuen jokalariak, bere tronpeta famatua joko du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena